Aitor Hernández matematikoki Federazio Kopako txapeldun da

10.12.13
Kirolak

Aitor Hernández (Specialized-Garmar) txirrindulariak matematikoki Federazio Kopako txapela ziurtatu du, oraindik azken lasterketa bat korritzeko geratzen bada ere. Txapelketa bere egitea lortu du azken asteburuan Kantabriako Puente Viesgo herriko Santa Barbara Sari nagusia irabazi eta gero. Sailkapenaren buru da eta metaturik dituen puntuen arabera garaile da. Federazio Kopa irabaztea Aitorren denboraldi honetan eduki duen helburua izan da, hortaz “objektiboa bete du” ermuarrak.

Lasterketa horretan Aitor ondo atera zen eta hasieratik buruan izan ziren Hernández, Ruiz de Larrinaga eta Lastra txirrindulariak. Aitorrek ohikoa duen erritmo bizia jarri zuen lehen momentutik, arerioei min egiteko xedez, bilatzen zuena lortuz. Lastrak ezin izan zion eutsi eta amore eman zuen, beranduago Ruiz de Larrinaga ere atzean utziz. Specialized-Garmar taldekoa bakarrik zeharkatu zuen helmuga, Larrinagaren eta Oscar Pujolen aurretik, hurrenez hurren.

Asteburuko lehen garaipenak morala igo eta hegoak eman zizkion bigarrenari aurre egite aldera, Igorren nazioarteko baliagarri zen ziklokrosean ere garaile izan zelarik Aitor Hernández. Ermuarrak erakustaldi ederra eman zuen, teknika eta bizikleta menderatzen dituela erakutsiz, indarra doitzen eta burua mantentze ere badakiela agerian jarriz. Sasoi betean dago. Lasterketa ez zuen ondo hasi Aitorrek, atzean geratu zen eta postuak irabazteko eta buruarekin bat egiteko lan franko egin behar izan zuen, sufritzen eta lan egiten dakiela erakutsiz. Igorren denboraldiko hamahirugarren garaipena lortu zuen. Helmuga bakarrik zeharkatu zuen, jarraitzaileen taldea baino minutu bat pasatxo aurretik. Bigarren Ruiz de Larrinaga sartu zen eta hirugarren Martin Haring.

Lasterketa amaitu ondoren Aitor pozarren zegoen egindako lanarekin eta asteburuko emaitzekin. “Niretzat garrantzitsua izan da Igorren berri irabaztea, are gehiago, atzerriko kirolariak parte hartzen zutela jakinda, hortaz, oso pozik nago. Lasterketa betiko legez oso ondo antolatuta egon da eta morala kargatu dut”. Asteburu benetan onaren ondoren, Almussafes herriko eta Valentziako probak prestatzea eta horietan zentratzea dagokio Hernandezi, bere hurrengo erronkak baitira.

Beheko aldean asteburuko argazki sorta bat uzten dizuegu. Lehen biak Hernandez Team taldearenak dira eta azken hiruak Ibon Maguregik ateratakoak,hurrenez hurren.

Lotutako albisteak

Imagen
13.06.24
Imagen
12.06.24
Aritzmendi pilotalekua berritzeko lanak hasi dira

Hormak margotuko dira eta aldageletako eta komunetako hainbat ate berrituko dira
Imagen
07.06.24
Javi Alberdi I. Memorial solidarioa bihar izango da

Artarrai M.T.k eta Hiru Txikiak Trail-ek antolatuta, bildutako dirua SLC6A1 Spain elkarteari eta Hugo haurrari bideratuko zaie