Munduko paisaiak

10.12.13
Udal Liburutegia

Urtero bezala, Ermuko Udal Liburutegiak Eusko Jaurlaritzak E.A.E.ko 11 liburutegiren laguntzaz antolatutako Munduko Paisaiak-Paisajes del Mundo kanpainari atxiki zaio. Kanpaina honen helburua herrian bizikide diren kulturak Liburutegira erakartzea eta elkar ezagutzen laguntzea da. Horretarako, liburutegiak . Horretarako liburutegi bakoitzak ekintza desberdinak antolatzen ditu.

Ermuko Liburutegiak hainbat ekimen antolatu ditu: horietako bat hizkuntzen ikaskuntzarekin lotuta: ingeleseko eta frantseseko mintzapraktika taldeak eta ingeleseko irakurketa klubak. Gaur egun adin desberdinetako 80 pertsonak hartzen dute parte bi ekintza hauetan. Edo ipuin-saioak ingelesez, eskolekin adostutako egutegian, eta 4. mailako ikasleei zuzendutakoak dira nabarmenenak.

Alice eta Andonik beren seme-alabekin 3 urtez egindako “Mundua bizikletan” 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako bideoaren aurkezpena oso arrakastatsua izan da, ez bakarrik dokumentalaren kalitatearengatik baizik eta egileen hurbiltasunarengatik ere. Andoni ermuarra da eta bidaiatzeko, bizitzeko eta beste kultura batzuk ezagutzeari buruzko galdera eta bitxikeriei erantzuteko erakutsi duen gogoa oso ona izan da.

Azkenik, Clean Eastwood-en Invictus filma, DBHko 4. mailako ikasleekin arraza arteko mugak gainditzea lantzeko erabiliko da. Bideo-forumaren dinamizatzailea bidaietan eta gai sozialetan espezializatutako Xabi Bañuelos kazetaria izango da.

Kanpaina hau aurreko urteetan burututako Liburutegiak Topaleku-Biblioteca, lugar de encuentro, jarraipena dela azaldu dute Liburutegiko langileek.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"