Sukaldaritza ikastaroa langabetuentzat, Josu Mugerza sukaldariarekin

11.12.13
Ekonomi Sustapena

Udal Gizarte Ongizate zerbitzuek eta Tokiko Garapen Alorrekoek Oinarrizko Sukaldaritza Lanak espezialitateko ikastaroa gauzatzen ari dira. Ikastaroa egiten hamazazpi langabetu eta herriko bizilagun daude, gizarteratzea eta lan munduratzea ahalbidetzeko bideak lantzen ari direnak. Ekimenaren helburua da parte hartzaileei sukaldaritzaren oinarrizko ezagutzak ematea, horretan trebatuz gero enplegua lortzeko aukera gehiago izan dezaten. Ikastaroak 204 ordu ditu, 180 ezagutza espezifikoetarako, 6 elikagaiak manipulatzen ikasteko eta gainerako 16ak taldean orientazioa lantzeko. Ikastaroa ematen ari da Josu Mugerza sukaldari ospetsua, Elgoibarko San Miguel gainean Belaustegi Jatetxearen jabe dena.

Ikastaroak eduki teorikoak eta praktikoak barne hartuko ditu. Edukiak “Sukaldaritzako oinarriko lanak” ziurtagiri profesionalean jasotako berberak dira, kualifikazio 1ngo mailakoak. Hiru trebakuntza atal lantzen ari dira, hain zuzen ere ondorengo hauek:

  1. Sukaldaritzan aplikatutako arauak eta baldintza higieniko eta sanitarioak ezagutzea, elikagaiak manipulatzeko ikastaroa barne egonik.
  2. Oinarrizko eta gutxieneko lanak sukaldean; sukaldaritza gaiak prestatzen laguntzea.
  3. Plater konbinatuak eta aperitiboak prestatzen ikastea.

Ikastaroa Txalaparta Gastronomi Elkartean ematen da astelehenetik ostiralera, goizeko 9:15etatik arratsaldeko 13:45ra bitartean. Antolatzaileek elkartearen laguntza eta egoitza laga izana biziki eskertzen dute.

Ikastaro egileek jaki, plater eta pintxoen manipulazio, prestatze eta kontserbatze prozesuak ikasi eta horietaz jabetuko dira. Prozesu horietan balioa eransteaz gain, goi mailako sukaldaritzaren hainbat aspektu ere ikusiko dituztelarik, esaterako, produktuen izaera errespetatzen, urtaroa kontutan hartzen, aurkezteko moduak eta bezeroari harrera eta zerbitzua ematen.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat