Bikaintasunarekiko Konpromisoa aitortzen duen Diploma eman dio Euskalitek UKEri
Ermuko Udal Kirol Erakundeak (UKEk), Euskalitek aitortzen duen Bikaintasuna eta Kudeaketa Aurreratuarekin Konpromisoa erakusten duen Diploma jaso berri du. Diploma erakundearen presidente Carlos Totorikak jaso zuen Iñigo Urkullu Lehendakariaren eskutik astearte arratsean aurtengo Kudeaketan Bikaintasuna aitortzen duten Euskal Sariak -“Zilarrezko eta Urrezko Qak” deiturikoak- banatzeko ekitaldiaren baitan. Diploma honek erakundeak azken urteetan bere kuadeaketa hobetu eta berritzeko, eta horrela, bezero, pertsona eta gainontzeko interes taldeen asebetetzea hobetzeko egindako jarduerak aintzat hartzen ditu.
Diploma hau eskuratuz, erakunde baitan kudeaketa sistema aurreratuak martxan jarri izana bermatzeagatik aitorpena jaso duen Euskal Autonomia Erkidegoko seigarren udal kirol erakundea da Ermuko Udal Kirol Erakundea.
Azken hiru urteko trebakuntza jardunari amanera eman dio UKEk, joan den azaroaren 27an, Bikaintasunarekin Konpromiso Diploma jasotzea merezi izateko aurretiko pausu gisa EUSKALITek egindako Kanpo Kontraste edo azterketa arrakastaz burutu ondoren.
Xehetasun guztiak UKEk bere webgunean eman ditu, zeina informazio gehiagoko atalaz baliatuz lasterbidez lotuta uzten dizueguna.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da