Premios del concurso Juanita Ibaibarriaga

13.12.13
Euskara

Herrian etorkizun handiko idazleak ditugula erakutsi du azken Juanita Ibaibarriaga Ipuin eta Erreportaje lehiaketak. Udazken honetan zabalik egon den Juanita Ibaibarriga XX. edizioak lan eder ugari utzi digu, parte hartze zabala izan dugun honetan ikastetxe guztietako ikasleek parte hartu izan dute eta erreportaje atalean ere inoiz baino lan gehiago jaso izan ditugu, gure herriari lotutako hainbat gai aztertu direla, hala nola, pilotari buruzko erreportajea, Juanita Ibaibarriaga, Miguel Angel Blanco, Herrero eta San Martinak besteak beste.

Pasa den astean Ikastetxe guztiek Euskararen eguna dela eta, Ermua Antzokian egin zen gala aprobetxatuz Lehen Hezkuntzan izandako saridunen berri eman zen eta aste honetan, berriz, DBHko ikasle saridunen eta bigarren modalitateko sariak esleitu dira. Sariok ondoko eran banatuak izan dira:

  • Manex González (3. maila),
  • Jukene Rech (4. maila),
  • Joseba Maguregi (5. maila),
  • Irune Basagoiti y Garazi Aizpiurua (6. maila),
  • Mikel Ismael Kaye (DBH1),
  • Edurne Garrido Conde (DBH2),
  • Paul Bustindui (2. modalitatea)

Lanok aurreko urteetan egin den bezalaxe, erakusgarri ditugu Euskara Saileko atalean ondoko lasterbideaz baliaturik.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko