Liburutegiak haur eta gazteentzako 180 liburu sorta jaso du
Ermuko udal liburutegiak sari moduan haur eta gazteentzako 180 liburu eta hainbat material osagarri jaso du, Kultura Ministerioak eta Udalerri eta Probintzien Federazioak Coca-cola Fundazioaren laguntzaz, urtero irakurzaletasuna sustatzeko urtero deitzen duten kanpainan.
Azken edizioetan, gure liburutegiak kanpaina horretan hainbat aldiz jaso izan ditu aipamen eta sariak jarraian. Bertako langileen urtez, hori horrela izateak bertan gauzatzen duten lana eta proposamenak aintzat hartu eta oniritzia ematea kontsideratzen dute. Aurten jasotako sortaren barne haur eta gazteentzako 180 liburu, aldizkari kultural jasotzeko urtebeteko harpidetza, 10 liburu digital eta e-reader bat.
2012an aurkeztutako proiektuak zuen titulua ondokoa zen “La colección local de Ermua: participación ciudadana en la tierra, construyendo memoria colectiva en la nube”, zeinean nola sortu den bilduma hau partikularren ekarpenekin, dokumentuen digitalizaioa eta publikoari zabaltze prozesua nola izan den azaltzen da.
Irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina hori 1998an hasi zen eta harrez geroztik urtero egiten da, 50.000 biztanletik beherako herrietako liburutegientzat. Deialdiaren xedea liburutegi horietan haur eta gazteen artean irakur zaletasuna suspertzeko egiten diren jarduera, ekimen edo proiektuak saritzea da. Gurean, azken urteetan irakur zaletasunaren indizeak gora egin du, batez ere gazteengan.
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.