Olentzerori eskutitza idazteko proposamena zabalik
Urtea amaitzeko egun gutxi falta direla, poliki-poliki sartuak gara Gabonetako aurre-prestakizunetan. Eta aurten ere, zazpigarren urtez jarraian, Euskara Sailak herriko ikastetxe eta udal liburutegiarekin lankidetzan Olentzerori gutuna idazteko ekimena abian jarriko du. Ekimen horren helburua, tartetxo bat hartu eta dakiguna erabiliz, Olentzerori gutuntxo bat idaztean datza, horretarako Olentzero jarri da liburutegian eta bertara eraman eta han utzi behar dira idatzitako gutunak.
Ekimenean parte hartu ahal izango dugu nahi dugun guztiok, epea abenduaren 27ra artekoa izango da, biharamunean, batutako gutun guztiak, adinka sailkatu eta zozketa egingo da, horrela bada, adin multzo bakoitzeko mahai-jolas bat edo gustuko izango den beste opariren bat jasotzeko aukera izango da.
Ekimenarekin zerikusia duten agiriak:
- Ekimenaren oinarriak
- Gabon Kantak plazara
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik