Seigarren tailerra Aniztasunaren Eskolan: egokitzapenaren erronka

17.12.13
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHUko) Kultura, Kognizio eta Emozio Talde egonkortuaren psikologo eta ikertzaileak, Magdalena Bobowikek eta Larraitz Zumetak immigrazio eta Kulturen arteko elkarbizitzari buruzko tailerren seigarren saioa gauzatuko dute aste honetan., Aniztasunaren Eskola deritzan ekimenaren barne. Tailerra bihar eginen da, abenduaren 18ko asteazkenean, arratsaldeko sei eta erdietatik zortzi eta erdietara bitartean, Lobiano Kulturgunean. Aniztasunaren Eskola, immigrazioari eta kultura arteko bizikidetzari buruzko prestakuntza eta hausnarketa-elkargunea da. Biharkoan tailerraren gaia ondokoa da: Adaptazioaren erronka eta horren barne galdera zehatz bati erantzuten saiatuko dira; zeintzuk dira immigranteen estresari aurre egiteko estrategiarik onenak? Tailerra irekia da eta doan nahi duen guztiarentzat.

Aniztasunaren Eskola ekimenaren bidez ermuarroi oro har eta interesatuei bereziki immigrazioaren inguruko datu, ezagutza eta bitartekaritzan erabil ditzakegun tresnak aurkeztu nahi zaizkigu, herriko elkarbizitza kulturalarentzat mesedegarri izango delakoan baikaude.

Urrian etorkin edo immigranteen ongizate psikiko eta sozialaren erreferentziazko marko teoriko landu zen. Ikuspuntu edo perspektiba horrek jarraipena izango du biharko tailerrean, non immigranteek jasandako estresari aurre egiteko estrategiak zehaztuko diren, taldearekin azken hilabeteetan garatutako esku-hartze prozesuan oinarrituriko emaitzak aurreratuko dituztelarik hizlariek.

Lotutako albisteak

Imagen
29.05.25
‘Mila kolore, bihotz-taupada bakarra’

Datorren larunbatean Kulturarteko Jaiaren beste edizioa ospatuko Ermuan
Imagen
26.05.25
2025eko arrazakeriaren aurkako astea

Erakusketa batek gaurkoan hasiera emango dio eta larunbatean kulturen arteko jaialdiarekin itxiko den egitarauari
Imagen
Salek Baba Saharako Osasun ministroaren bisita
11.04.25
Ermuak saharar herriarekin duen konpromisoa berretsi du Salek Baba SEADeko Osasun ministroaren bisitarekin

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu