Elkartasuna da jomuga edo helburua

18.12.13
Gizartea

Herrian ekimen anitz izango, jomuga edo helburu izan arren: elkartasuna. Herriko hainbat elkartek Gabonetan hasiera emango zaion kanpina orokorra aurkeztu berri dute aste honetan. Kanpaina horren leloa “Jomuga elkartasuna da”. Kanpainak herrian jada izan edo izango ditugun ekimenen erakusleiho izan nahi du. Ziklokroseko txapeldun nagusiak bat egin du ekimenarekin eta horren irudi izango da, kanpaina ezagutzera ematen laguntzeko xedez. Ermuarra pozarren agertu da bere partaidetzarekin eta honakoa esan digu: “nire aletxoa jarri nahi dut, herriak niregan eta ziklokros kirolean izan duen konfiantza eskertu eta bueltatzeko”. Aurkezpen ekitaldian aurten egindako hainbat jarduera errepasatu dira, horiek guztiak jarraipena izan dezatela lortu nahi delako, gauza puntual eta zehatz batean geratu gabe.

Aurkeztutako ekimen ezberdin laburbilduak ondorengoak dira:

  • Elkartzen gaitu”. Gastronomi Jardunaldien barne gauzatu zen paella solidarioak 800 plater banatuz ituen, bildutako dirua Elikagai Bankuari emanez. 2014ko ekainean ekimena errepikatu egingo da.
  • Cáritasek Gabinetako kanpainarne berri eman zuen. Etxeetara bidaltzen dute urtean jasotakoarekin zere gin eta zertara bideratu izan den zehaztuz. Eta urtean gauzatutako jarduera eta programen berri ere emanez.
  • Tenneco enpresa: Langileen asanbladak elikagaiak bilduko dituela iragarri eta horiek herriko bankuari emango dizkiola aurreratu zuen. Horrez gain, proposamen bat luzatu izanaren berri ere eman zuten, langileei maiatzeko nominatik ordu bat ematearena, hain zuzen ere.
  • Rock kontzertu benefikoa: Vértigo Rock eta ‘Orihen’ taldeek kontzertua antolatu dute urtarrilaren 4rako, San Pelaio parkean, gaueko 10 eta erdietatik aurrera. Kontzertuan ‘Orihen’ eta ‘Guerrero Estelar’ taldeek joko dute doan. Ikus-entzule izan nahi dutenek jostailu bana –berria edo egoera onean dagoena- eraman beharko dute.
  • Elikagaiak biltzeko kanpaina berezia. Ermuan datorren asteko ostiralean –abenduaren 20an- elikagaiak bilduko direla iragarri dute. Herritarrok gure produktuak entregatu ahal izango ditugu Komentukua kaleko Abiapuntu bulegoan eta Gipuzkoa Etorbideko Miguel de Unamuno Gizarte Zentroan. Produktuak arratsaldeko 4etatik 8etara bitartean entregatu ahal izango ditugu. Iaz bilketa egun berean egin zen eta erantzuna ezin hobea izan zen, tona erdi elikagai jaso genituelako. Gurutze Gorriko ordezkariek aditzera eman dutenez, aurten 1423 banaketa egin dira gurean. Bataz beste, hilero 140 pertsona izan direlarik onuradun.

Ermuko herria oso solidario dela jakin badakigu, horrela frogatzen baitu edonori laguntzeko aukera dagoen bakoitzean, hortaz ekimenak arrakastatsu izango direla ziur gaude. Nolanahi ere, herritarroi parte hartzera dei egiten dizuegu, bakoitzean ahal eta nahi duen moduan, helburua berbera delako “Jomuga elkartasuna” da.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte