Gabon erakusleihoen herriko IV. lehiaketan 30 dendek hartuko parte

19.12.13
Gizartea

Hogeita hamar dendek parte hartuko Gabon erakusleihoen herriko IV. lehiaketan. Inoiz baino gehiago, partaide errekorra ezarri baita. Iaz baino bost partaide gehiago erregistratuz. Izen ematea abenduaren 13ko Santa Luzia egunean itxi zen. Izena eman dutenek jada apainduta dituzte beren erakusleihoak eta parte hartu izanaren adierazgarria. Hori horrela, herritarrok dendetatik pasa gaitezke lanak ikustera eta webgune honetan uzten dizuegun herri bozketan parte hartu eta gustukoena aukeratzera. Bozketa zabalik mantenduko dugu abenduaren 29ko gauerdira artean. Bozketan parte hartzen duten guztien artean, establezimenduek emandako produktu sorta zozketatuko da.



Bozkatzeko formulario (bozkatzeko-epea amaituta)

Bozkatzeko formulario ondo betetzeko argibideak:
  • Bete datu petsonalak.
  • Gehien gustatzen zaizun erakusleihoa aukeratzeko hautatu beren eskerrean dagoen borobila.
  • Formularioaren beheko atalean Balioak gorde dioen botoia sakatu.

Lehiaketaren helburua merkatariek beren erakusleihoak apaindu eta jantzi ditzatela da datozen jaietan, Gabon giro handiago eta koloretsuagoa izan dezagun gure herrian. Hogeita bost dendek izena eman dute herriko lehiaketa honen III. edizioan.

Parte hartzaileek erakusleihoak jantzita eta prest eduki behar dituzte inskriopzioa itxi eta biharamuenetik datorren urteko urtarrilaren 6a bitartean. Egun horietan, erakusleihoek argiztatuta izan behar dute, gutxienez gaueko 10ak bitartean.

Epaimahaia establezimendu guztietatik pasako da, konposizio eta muntaiak baloratzeko. Kideeak ondoko aspektuak baloratuko dituzte: kalitatea, konposizioa, irudi komertziala, produktuak aurkezteko modua, sormena, berrikuntza, eta abar… Lehiaketaren irabazleari sari moduan modernizazio proiektua gauzatzeko analisia egingo zaio, horretan lagunduz.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu