Asteburu honetan lau filma aparta izango ikusgai Ermua Antzokian

19.12.13
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiaren asteko zine programazioa hastear dugu. Gaurko zineklubeko emanaldian Hirokazu Kore-Eda zuzendariaren ‘De tal padre, tal hijo’ proiektatuko. Lan bikaina Canneseko Epaimahaiaren eta aurtengo Zinemaldiko ikusleen sariak jasotakoa. Riotaren arrakasta bizitzan bere lan gogorrean du oinarria eta, bere ustetan, bere bizitza alda dezakeen ezer ez dago. Egun batean Midori emazteak 6 urteko Keita semea jaio zen ospitaleko deia jasotzen eta bere egunean hanka-sartze izugarria egin zutela jakiten dut. Ustez eman eta etxera eraman zuen semea ez zen beraiena,m beste bikote batena baizik. Berriarekin bat sortzetikoa edo jasotakoaren artean hautatu beharko dute, guraso izaeraren inguruan birpentsatuz. Lazgarria hainbatean eta ironiaz jositakoa beste zenbaitetan. Aita eta amatasunaren erretratu zoragarria, bihozbera eta txeratsua. ‘De tal padre, tal astilla’ jatorrizko bertsioan proiektatuko dugu, gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietatik hasita.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko, Javier Ruiz-Caldera zuzendariaren ‘Tres bodas de más’ tituluarekin. Pil-pilean dagoen komedia espainiarra da, guztiok ikusi nahi dugun horietakoa. Mutil-lagun ohia ezkontzea eta bere eztei-jaira gonbidatzea baino okerragorik ba al dago? Bai horixe, hilabete berean hiru aldiz gauza bera gertatzea. Aktore ezagun asko bildu dira lan honetan, besteak beste, Inma Cuesta, Quin Gutiérrez eta Paco León, esaterako. ‘Tres bodas de más’ komedia erromantiko eta endredokoa da, talentuz gainezka egiten duena. Barregarria hasieratik bukaera arte eta jenialtasun ukitu hainbatekin, eta Inma Cuestaren interpretazio aparta azpimarra beharrekoak dira. Filma larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Astebururako bigarren proposamena, ‘El Consejero’ da aipagarria da. Lan handia da, hainbat arrazoiz. Lehena, Los duelistas, Alien, Blade Runner, Thelma eta Louise, American Gangster bezalako maisu lanak errodatu dituen Ridley Scott zuzendariaren itzulera izan delako. Bigarrena, gidoia Cormac McCarthy bezalako idazle handiak idatzi izan duelako. Eta hirugarrena, aktore sorta bikaina bildu izan duelako, besteak beste: Michael Fassbender, Brad Pitt, Javier Bardem, Cameron Diaz, Penélope Cruz eta Rubén Blades kantaria tartean daudelarik. ‘El Consejero’ filmak kritika banatu du aldeko eta kontrakoen artean, erdiko jarrerarik utzi gabe. Batzuentzat frustragarri izan da eta beste hainbatentzat entretenigarri da. Hori horrela, norberak ikusi eta bere iritzi eta ondorioa ateratzea izango da. EEBBtako hego-ekialdeko abokatu errespetagarria droga-mundu handian sartzen da. Filma larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango digu.

Igande arratsaldeko 5etan eta haurrentzako emanaldian ''Frozen: el reino del hielo'' 3D proiektatuko dugu. Filma Disney faktoriaren itzulera da eta ez nolanahikoa, handizaletasunez. Frozen: el reino del hielo 3D takilan azken asteetan bildutako diru-sarreren zerrendaren puntan dago. Anna gaztearen erreinua madarikaturik dago eta negu gorri amaiezinean bizi behar du. Annak, Krisstof lagunak eta Sven elur-oreinak zeharbide luzeari hasiera emango diote aztikeriari amaiera emateko asmoz. Gazte nahiz helduoi gustatuko zaigun filma atsegina.

Argibide gehiagorako, ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
22.04.25
Antzokiak ‘The Alto Knights’ eta 'Los Aitas' filmak proiektatuko ditu aste honetan

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira
Imagen
15.04.25
"Lee Miller" eta "Una ballena", Ermua Antzokiko zine egitarauan

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa