Asteburu honetan kanpaiak jo eta mahatsa aldez aurretik jango dugu Ermuan

27.12.13
Ekonomi Sustapena

Toki-garapen alorrak eta herriko ostalariek hainbat jarduera prestatu dituzte gaur ekingo dugun astebukaera berezirako –urteko azkena, Eguberri eta Urteberri jaien artekoa. Talde sustatzaileak kalean nahiz establezimenduetan herritarren presentzia eta parte hartzea bultzatu nahi du. Pizgarri moduan, aldez aurretik herriko elizako dorretik kanpaiak joko eta plazan mahatsak jango ditugu, horretarako Santiago Apostoluko parrokiaren laguntza izango dutelarik. Jardueraren helburu nagusia urteko azken asteburu honetan herrian giroa sortzea eta ostalaritzari bultzada ematea dira. Hamalau establezimendu dira ekimen honetan parte hartuko dutenak eta Gabon pintxo edo gozoak eskaini, 200 euroko balioa duen otarra bezeroen artean zozketatu, “ordu zoriontsua” ezarri eta horretan cava kopa 2 eurotan eskaini eta horrekin batera buruko txanoa eta hamabi mahats dituen poltsa oparituko eta dantzaldia plazan egingo.

Jarduerak bi egun barne hartzea aurreikusten ditu, gaurdanik hasita giroa sortzen joateko. Jarduera ezberdinak eta horietako bakoitzaren egun ordu zehatzak ondorengoak dira:

  • Abenduaren 27ko, ostirala:
    • Arratsaldeko 6 eta erdietatik gaueko 21:30etara bitartean establezimenduek Gabon kanapeak edo gozokiak eskainiko dituzte, izakinak agortu artean. Establezimenduek apainduak egongo dira.
  • Abenduaren 28ko, larunbata
    • 18:30etatik 21:30etara: establezimendu parte hartzaileek Gabon kanapeak edo gozokiak eskainiko dituzte, eta baita 200 euroko otarraren zozketarako zenbakiak ere.
    • 22:30etatik 23:45etara: kontzertua egongo da herriko plazan.
    • 22:30etatik aurrera establezimenduetan “ordu zoriontsua” ezarri eta horretan cava kopa 2 eurotan eskainiko eta horrekin batera buruko txanoa eta hamabi mahats dituen poltsa oparituko dizkietelarik bezeroei, izakinak agortu artean, lagun eta senideekin Gabon zaharra aurreratua ospatzeko. Kanpaiak herriko elizako dorrean joko dira, parrokiaren laguntzarekin.
    • 23:30etan otarra zozketatuko da plazako kioskoan, paper lagatzeko ontzia ere bertan izango delarik. Zozketako sariduna plazan bertan egon beharko da saria jasotzeko.
    • 24:00etan: kanpaiak joko dira. Horren ondoren, establezimendu bakoitzak jaia eta jarduerak lokal barruan egin beharko dituzte. Cava kopak 2 eurotan ateratzen jarraituko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik