2013ko Toki Enplegu Planari agurra
Udalak bere “ahalegin eta lana” eskertu die Toki Enplegu programan hiru hilabetez enplegaturik eta lanean jardun izan duten 45 herritarrei, horien kontratua abenduaren 20ko ostiralean bukatu baitzen. Herriko berrogeita bost langabetu kontratatzeko 300.000 euro inbertitu izan duen programari amaiera eman zion ostiralean Udalak, lunch batez eta alkatearen hitzez. Lehen zinegotziak taldeari bere eskerrona adierazi zion “lanerako izan duten borondate, jarreragatik, eta lortutako emaitzengatik, horrek honelako programak berriz egitea ahalbidetuko dugulako”. Agur ekitaldia Izarrako areto batean egin zen.
Taldeak orpoz orpo jardun izan da herriko lan taldearekin, sei taldeetan banaturik, auzoak beste, udalerria osoa txukundu, egokitu eta mantentzeko. Gogotik egin dute lan eta igartzen da egindako hobekuntza guztiak. Talde bakoitzak arduradun edo koordinatzaile bana izan du.
Toki Enplegu programan, esan bezala berrogeita bost pertsonek hartu dute parte. Horiek hautatzeko bi iturritik edan du ekimenak. Lehenengo hamalauak udal gizarte ongizate zerbitzuek bidali izan dituzte, porrot ekonomiko izateko arriskuan dauden familietatik. Gainerako hogeita hamaikak langabezian egon diren herritarrak izan dira, Lanbide izena eman eta alta egoeran egon direnak eta kontratatu behar ziren espezialitateetako ezagutzak zituztenak. Udal zerbitzuetan gizarteratu eta enplegua lortzeko ibilbideak izan dituztenak, denbora luzean lanik gabe egondakoak eta horregatik gizartetik at geratzeko arriskudunak, familia kideak beren kargura zituztenak eta antzekoak.
Ekimen honekin agerian geratu da, Ermuak enplegu programa aktiboen alde (trebakuntza eta kontratazioak uztartzea) dagoela, toki garapena sustatzeko. Izan ere, Toki Enplegu programarako diruaren “%100a udalak jarri du, ermuarron ahaleginak finantzatzen baitira herriko erakunde eta politikak, horri lagundu izan diolarik diru-sarreren kudeaketa egokia egin eta diru-soberakinak edukitzea, gizarte eta enplegu neurrietara dedikatu ahal izateko”.
Lotutako albisteak

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan