Abiapuntu bulegoak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko herritarrok dugun iritzia jaso nahi du
Abiapuntuk Konbentukoa kalean eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea neurtzeko inkesta betetzeko aukera luzatu nahi die erabiltzaileei, bulegoa zabaldu zenetik, urtero egiten duen legez.
Galdetegia betetzeko bi bide daude:
- Bulegoan bertan, inkesta paperan betetzeko aukera dago eta ontzi bat jarri da erantzunak uzteko.
- Webgune korporatibo honetan, hasiera orrian atal bat sortu da eta han inkesta digitala betetzeko aukera dago.
Urteroko inkesta honen bidez biltzen den informazioa oso erabilgarria da hobekuntzaren bidean aurrera jarraitzeko eta, baita ere, urterik urte bulegoa eskaintzen duen arretari buruz herritarrek duten pertzepzio edo ikuspuntua ezagutzeko.
Inkestan, besteak beste, instalakuntzen egoerari, lankideon arretari, egin ditzakegun izapideei eta beste hainbat gauzei buruz galdetzen da. Udal webgune korporatibo honetan dagoen Abiapuntu egoitza elektronikoa baloratzeko ere eskatzen da. Bi galdera edo atal irekiez ixten da inkesta, pertsona erantzule bakoitzak aspekturik garrantzitsuenak eta bere iradokizunak adierazi ditzan, nahi duen gainerakoarekin batera.
Abiapuntutik erabiltzaileak animatzen ditugu inkesta betetzera, urteroko galdetegi hau oso garrantzitsua baita guretzat, herritarron nahi eta beharrak ezagutzeko bide garrantzitsua denez.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da