A. Hernández bueltan da Belgikan hiru lasterketa jokatu eta Eguberria igaro eta gero

27.12.13
Kirolak

Aitor Hernández txirrindulariak amaiera eman dio nazioartean egindako bidaiari, Belgikan hiru lasterketa jokatu eta Eguberria igaro eta gero. Ermuarra etxerako bueltan da, zapore gazi-gozoarekin. Batetik, espero zuen emaitza lortu ez duelako eta dakigunez Aitorrek bere buruari asko exijitzen diolako, nahiz eta joateari uko egitekotan egon gerrialdeko mina izan duelako Valentzian korritu ondoren eta, bestetik ontzat eman du egindakoa, onenekin lehiatu eta ikasten jardun duelako, esperientzia irabaziz, Espainiako Txapelketari begira hori baitu aurtengo helburu nagusia. Laburbilduz, ez zaio hain gaizki joan, puntu sorta ederra ekarri baitu eta eskarmentu bat gehiago lortuz bizitzan, aurrera begira. Etxean beraz, atseden hartu eta gorputza errekuperatzeko aste buru honetan Lezaman jokatuko den Euskadiko Txapelketako hurrengo probarako sasoi betean eta prest egoteko. Lasterketa horrekin amaiera emango dio 2013ko urteari.

Aitor Hernandezen taldeak atzerrian izan den egunetan albiste ona jaso du, izan ere, Specialized-Garmar etxeen ordezkariak UCI sailkapeneko lehen espainiarra baitago, 43. postuan 345 punturekin. Bere atzetik ondoren bi puntura Egoitz Murgoitio dugu eta laur leku beherago, Javier Ruiz de Larrinaga.

Belgikan jokatutako lasterketen kronologia eta datuak

  • 2013/12/21: Essen herrian, Bpost Bank Trofee karrera. Euria asko bota zuen eta zirkuituak lokatz asko zuela, lasterketa izaurri gogortuz. Aitor hogeita laugarren (24.) sartu zen helmugan.
  • 2013/12/22: Namur herrian, Mundu Kopa. Zirkuitu oso bustia eta ikuskizun aparta lokatza ugarirekin. Zirkuitu gogorra, teknikoa eta gorabehera askorekin. Aitor hogeita zortzigarren (28.) sartu zen helmugan.
  • 2013/12/26: Heusden-Zolder herrian, Mundu Kopa. Lasterketa zaila. Aitor ez zen ondo atera eta hankak lurrean ipini behar izan zituen, aurreko hainbat erorikoa izan eta gero. Azkenenean. Hogeita hamargarren sartu zen helmugan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da