Ermua ‘Fracking teknikatik libre deklaratu’ da

30.12.13
Erakundea

Ermua ‘fracking teknikatik libre’ egongo da. Udalbatzak horrela deklaratzea erabaki zuen Osokoak egindako azkena urreko bilkuran. Erabakiaren alde bozkatu zuten PSE-EE (7), Bildu (3) eta Ezker Anitza (1) udal taldeetako zinegotziek, kontra PPkoek (4) eta abstenituz EAJkoek (2), hurrenez hurren. Osokoak hortaz AltERMUAtiva taldeak aurkeztutako eta PSE-EE/PSOEk bere egindako mozioa onartu zuen, gehiengoaren aldeko botoekin.

Ermuko Partidu Sozialistak “fracking teknika –baliabide hidraulikoez lur-azpia apurtzea- galaraztearekin ados agertu zen. Felix Prolek esandakoaren arabera “sistema horrek berme guztiak izan artean, ez dugu onartuko ez eta bultzatuko, ez dugu kalterik egin diezagula nahi”. Bozemaileak esandakoaren arabera “errentagarritasunik duen ala ez bakarrik ez da begiratu behar, ingurumenari kalterik egiten dioen edo ez eta, baiezko kasuan, zenbaterainokoa” ere kontutan hartu behar da. Sozialistek “energia berriztagarrien aldeko, eta fracking-aren kontrako” agertu ziren.

Bilduk mozioarekin bat egin eta agertu zen, “ezbairik edo zalantzarik gabe”. Gobernu taldeari Ermuan azterketarik egiteko eskaerarik dagoen ala ez galdetu zuen. Jasotako erantzuna eskaerarik ez dagoela izanik.

Ezker Anitza taldeko bozemaileak “babes borobila eta erabatekoa” eman zion “Ermua franking teknikatik libre deklaratzeari gure udalerria”. Rosa Caballerok dei egin zuen “planetako baliabideetan egiten dugunarekin hausnarketa egitera”.

PP taldeko bozemaileak “egungo fracking teknikari ezezkoa ematen diogu, garatu gabea izangatik, baina etorkizunean hori garatzen eta hobetzen bada, gauzak ezberdinak izan daitezke. Adierazpena onartuz gero ez dugu lur-azpian gasik dugun ala ez jakiterik, zenbat dagoen edo horren ustiapena errentagarri izan eta merezi duen ala ez jakiterik”. Fernando Lecumberriren esanetan “ingurumen edo pertsonontzat arriskurik izanez gero, ez dezagun erabili, baina ondo aztertu eta zertaz ari garen jakin eta gero”.

EAJ taldeak abstentzioaren alde egin zuen eta Jol Gisasola bozemaleak ‘sistemaz oraindik ezer gutxi dakigula” argudiatuz. “Oraindik lur-azpian zerbait egon eta horrek mozkinak eman dezakeela besterik ez dakigu, aldiz ingurumenari zenbaitetaraino eragin edo kalte egin dakiokeen ezagutu gabe. Ingurumenarentzat kaltegarri dela frogatzen denean, guk geuk proposatuko dugu horren kontrako mozioa” gehituz.

Jarraian eta iVoox kanalaren bidez puntuari dagokion zatia uzten dizuegu, bilkurako grabaziotik hartutakoa hitzez-hitz. ''AltErmuativa'' taldeko ordezkariak mozioa egaztelaniaz irakurri zuen arren, ez ditugu bere hitzak eta ahotza kablerik gabeko mikrofonoaren pista ez baitzen jaso ekipoan.

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera
Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan