Olentzeroren kalejirak agur esango dio urteari

30.12.13
Gizartea

Olentzero Ermurako bidean da. Gure herrira bihar iritsiko da, urteko azken egunean, Gabon zaharrean. Aurretik udal liburutegitik pasako da, euskara saileko kideek antolatutako eskutitz lehiaketara aurkeztutako idatzi-eskariak jasotzera. Ohiko legez, biharko kalejira ‘Txindurrik’, dantza eta txistu taldeak, antolatu du, zeina arratsaldeko 6etan abiatuko den. Hiriguneko kaleetan zehar ibili ondoren Orbe Kardinalean amaituko da ekitaldia. Plazan ikazkinari agur esango zaio, panpinari sua eman eta erre ondoren.

Euskal Herriko herri gehienetan Olentzeroren etorrera 24an ospatzen bada ere, Ermuan 31n egiten diogu harrera. Horren arrazoia argitzeko gerra sasoira joan beharra dago. Olentzero ospatzeko agiri eta baimen guztiak behar ziren garaira hain zuzen ere, behin batean, baimenok ez ziren 24rako iritsi eta egun horretan ezin izan zen kalejira egin. Hala eta guztiz ere, ermuarrek ez zuten etsi eta baimenok heldu eta, atzerapenez bazen ere, ekitaldia egitea erabaki zuten, harrez geroztik, urtez urte, Olentzero Ermura 31n etortzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu