A. Hernández 2013 Euskadiko Ziklokros txapeldun

30.12.13
Kirolak

Aitor Hernández 2013 Euskadiko Ziklokros txapeldun da, atzokoan Lezaman lortutako garaipenari esker. Denboraldiko hamaseigarrena du Aitorrek, 2013. urteari amaiera ematen dioena. Ez dago gehiago eskatzerik, ez errendimendu ez eta emaitzetan. Sasoi betean dago ermuarra. Txirrindularia jada asteburu honetan Ormaiztegin korrituko duen lasterketan ari da pentsatzen, Segorben (Valentzian) estatuko txapelketa jokatu aurreko azken proba. Estatuko txapelari eustea du aurtengo jomuga garrantzitsuena eta horretan ahaleginduko da urtarrilean.

Ermuarrak espero baino gutxiago sufritu zuen atzokoan Lezaman. Eroso sentitu zen, sentsazio onak eta ohikoa duen segurtasuna berreskuratu eta gero. Helmugan bakarrik sartu zen, jarraitzaileen aurretik erosotasunez. Azken garaipenak konfiantza gehiago eman dio Segorbeko karrera garrantzitsuari begira.

Aitor garaipenaren bila ater azen hasi-hasieratik. Erritmoa bizia jarri eta itzuli bakoitza gogortuaz. Lehiakideek atzean utziz ituen, nahiz eta molestiak izaten jarraitzen duen. Helmuga zeharkatu ondoren hau adieraz izuen ermuarrak “Belgikatik bueltan, garaipen hau garrantzitsua da niretzat nahiz taldearentzat. Oraindik ehuneko ehunean ez banago ere, denboraldi hasierako sentsazio onak berreskuratu ditut. Espainiako Txapelketarako hamabost egun falta direnez erabat errekuperatzeko aukera izango dut. Ikusleei eskertu nahi diet beren babesa eta niregan duten konfiantza, lagungarria baitut”.

Aitor Hernandez Taldeko kideek urtea amaiera eta Urte Berri on bat opa digute ermuarroi eta zaletu guztioi.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira