‘Sobran las palabras’, ‘Gente en sitios’ eta ‘Vaya pavos 3D’ Ermua Antzokian ikusgai asteburuan

08.01.14
Ermua Antzokia

2014ko Ordenantza eta tarifaren arabera, sarrerek prezio berria dute.

Urte berriarekin bat indarrean sartu dira 2014ko tarifa berriak. Hori horrela, filma bakoitza ikusteko sarreraren prezioa 0,20 zentimo igo da, eta ondorioz baita hileko bonoarena ere, filmeko kostua 1,2 euro izango baita. Bonoan filmeko euro 1 mantendu izan dugu 2011tik, Antzokia berrireki genuenetik. Sarrera orokorrek 0,10 zentimo igo direnez, zine komertzialaren aurtengo prezioa 4,6 euro dira eta zineklubekoarena 3,6, hurrenez hurren. Jubilatu eta gazteek hobariak dituzte eta 4 euro ordainduko eta haurrek emanaldietako sarrerak 2,5 euro izaten jarraituko. Prezio berriek jada indarrean ditugu aurreko astetik, urteari hasiera ematearekin batera.

Ermua Antzokiak ostegunean emango dio hasiera aste zine programazioari. Zineklubean diego Quemada-Díez zuzendariaren ‘La jaula de Oro’ filma mexikarra proiektatuko dugu. Filmak jomuga zehatzik ez duen eta bizitza hobea lortzeko esperantza duen bidaia hasi behar duten hiru gazteen drama kontatzen du. Pelikula gordina da, mingotsa, emozioz eta erritmoz betea. La jaula de oro filmak hainbat aipamen jaso izan ditu aurkeztu izan den jaialdietan. Esaterako, Cannesekoan aktore onena bezala hautatu zuten eta filma onena gisa Mar de Platako Jaialdian. Ohiko ordutegian, iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko dugu.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko, ‘Gente en sitios’ tituluarekin. Zuzendaria Juan Cavestany da eta bere lehen bertutea aktore sorta aparta bildu izana da: Maribel Verdú, Alberto San Juan, Antonio de la Torre, Santiago Segura, Coque Malla, Ernesto Alterio, Raúl Arevalo, Eduard Fernández eta Tristán Ulloa, besteak beste. Gente en sitios absurdoaren komedia da, kritikak oso ondo hartu duena, 2013ko filma nazional aipagarrientzat jo dutelarik. Ohizkanpoko komedia da, kamara eskuan hartu eta grabatutakoa askatasun osoz. Amanece que no es poco filmarekin konparatzen dute. ‘Gente en sitios’ larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.

Asteburuko bigarren proposamena Nicole Holofcener zuzendariaren ‘Sobran las palabras’ titulua da. James Gandolfini Tony Soprano ahaztezina pertsonaiari bizitza eman zion interprete handiaren heriotza baino lehen egindako azken lana. Lana komedia erromantikoa da, guztia galdutzat ematen zuenean bizitza elkarrekin berrekitea erabakitzen duen bikotean oinarritutakoa. Julia Louis-Dreyfous aktore protagonistaren lana eta interpretazioa azpimarragarri da eta Oscar saria irabaz dezakeela esaten hasi dira. Sobran las palabras filma liluragarria da. Zorrotza eta transzendentea aldi berean. Filma xarmagarria ikusleoi seguru gustatuko zaiguna. ‘Sobran las palabras’ larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, igande arratsean eta haurrentzako saioan ‘Vaya pavos 3D’ titulukoa proiektatuko dugu, une honetan pil-pilean dagoen lana. Filma dibertigarri, sinpatiko eta eroa.

Argibide gehiagorako ikus, Antzokiaren mikrositea

Zine-kluba: ''La jaula de oro''
Imagen de la carátula de la película
Filmaren fitxa
Zine komertziala: ''Gente en sitios''
Imagen de la carátula de la película
Filmaren fitxa



Zine komertziala: ''Sobran las palabras''
Imagen de la carátula de la película
Filmaren fitxa
Haurrentzako zinea: ''Vaya pavos 3D''
Imagen de la carátula de la película
Filmaren fitxa


Lotutako albisteak

Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
22.04.25
Antzokiak ‘The Alto Knights’ eta 'Los Aitas' filmak proiektatuko ditu aste honetan

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira
Imagen
15.04.25
"Lee Miller" eta "Una ballena", Ermua Antzokiko zine egitarauan

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa