Udal beilatoki eta errauste-labea jardunean daude, inauguratu eta gero

09.01.14
Erakundea

Herrian mota honetako lehen instalakuntza dugu eta herritarroi aurkeztu zaigu ekipamendua erakusteko ateak zabalik izanik

Ermuak herrian duen lehen beilatoki eta errauste-labea inauguratu ditu gaurkoan. Instalazio eta ekipamendua herritarrei aurkeztu zaie herriko alkate, Carlos Totorikak eta Albia Taldeko –Nuestra Señora de Begoña Ehorztetxea barne hartzen duena- Operazio zuzendari, José Romerok, buru izan dituen ekitaldian, bi ordezkariek herriko obra eta zerbitzu alorreko zinegotzi, Félix Prolekin batera.

Beilatoki eta erraustegi-labea hartzen duen eraikinak 430 metro karratuko azalera du, erabiltzaileok senitartekoei azken agurra eman diezaiegun. Hiru beilatoki ditu, loradenda zerbitzua, bulegoa, komunak eta harrera gela. Eta baita ekitaldi zibilak egiteko beste areto handiago bat ere.

Horiez gain, horrelako jarduera bat gauzatzeko beharrezkoak diren gainerako azpiegiturak ere baditu, esaterako: gorpuen tanatopraxia, horien prestakuntzarako eta errauste-labearen gela. Azken gela hau beilatokiarekin zuzenean lotuta dago, horri esker hildako pertsonek erre ahal izango dira udal beilatokian egon edo zerbitzu hori erabili ez badute ere.

Ateak ireki eta instalazioa erakusteko ekitaldian bildu diren ordezkariek bat etorri dira beilatoki eraikinak duen izaera abegitsu eta argitsua azpimarratzean. Eta baita heriotza batek eskatzen dituen kudeaketa guztiak egin ahal izateko duen zerbitzu izaera edo funtzionaltasuna.

Beilatokia, kanposantuaren barne kokatuta dago, atzeko aldean erantsita, Ermua Trabakua gaina eta Markina lotzen dituen errepidearen albo batean (42,600 km-an).
Ermuko Udalak 850.000 euro inbertitu ditu eraikina egin eta hornitzeko. Beilatoki zerbitzua lehiaketa publiko bidez esleitu dio Albia Taldeari datozen hogeita bost urtetarako.
Albia taldeak estatu osoan lan egiten du, non 104 beilatoki kudeatzen dituen, berrehun ehorzketa zentro eta hogeina hilerri baita ere. Enpresak hogeita lau orduko zerbitzua du eta edozer gauzatarako 902 242 420 telefonoa eskaintzen du. Albiak www.albia.es webgunea ere badu.

Albia Taldearen inguruko hainbat datu

Albia Taldea estatuko ehorztetxe alorrean erreferentzia bat da, hogeita bost urteko esperientzia eta bokazio zerbitzu sakona duena, hileta-zerbitzuak antolatu, kudeatu eta eskaintzera dedikatzen dena.

2008. urtean Albia Taldea nazioartera jausia egin zuen, ipar hegoaldean kokatuz eta ateak irekiz. Argentinan 23 sukurtsal edo bulego ditu, 70 beilatoki-areto, 3 hilerri parke eta berrehun bat langile. Hori horrela, egun mila enplegatu baino gehiago ditu eta enplegua sortzen jarraitzen du hazkuntza-zonalde horretan.

Taldeak bere filosofiaren barne ditu berrikuntza, harrera-kalitatea eta hazkundea etorkizunari begira, beti ere heriotza bezalako une berezian pertsonen sentimendu eta beharrei sentiberatasun berezi eta errespetua oinarri izanik.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu