G. Verdik idatzitako ‘Nabucco’ operaren proiekzioa Antzokian
Ostiralean, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera Verdik idatzitako ‘Nabucco’ operaren proiekzioaz gozatu ahal izango dugu Ermua Antzokian. Operarik arrakastatsu eta txalotuenetako bat zinemara iritsiko zaigu Italiatik. Sarrerak 8 euro balio dute eta jada salgai daude Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan, erakundearen webgunean www.kutxabank.es eta 944 310 310. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean.
Sinopsia
Milango Scalatik Giussepe Verdi bezalako betiereko musikagile baten operako lehen arrakasta. Daniel Abaddoren zuzendaritza artistikopean, Leo Nucci Nabuccoren papera egiten eta Liudmyla Monastyrska Abigaillerena, bibliako obra tragiko honetan.
Atsedenaldian cava-kopa bat zerbitzatuko da, Distribuciones Arral 77 enpresak eskainita.
- Musika-zuzendaria: Nicola Luisotti
- Zuzendari artistikoa: Daniele Abaddo
- Iraupena: 170 min.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean