Aitor Hernández estatuko txapelari eusten saiatuko da Segorben
Aitor Hernández txirrindularia Segorben (Castellonen) Espainiako Ziklokros txapelketa berresteko lan egingo du asteburu honetan. Ermuarra irabazle izan daitezkeenen artean jotzen dute bai adituek baita zaletuek ere. Podiumean egongo dela ziurtzat jotzen den arren, kutxako hiru lekuetatik zeinetara igoko duen da erantzun beharreko galdera. Hernandezek aukera asko izango du, denboraldi honetan ondo baitabil eta emaitzak errepasatzea besterik ez baitago: hamabost garaipen, Federazio Kopa eta Euskadiko Txapela lortu baititu. Nolanahi ere, helmuga zeharkatu bitartean ez dago karrera bat bera ere irazterik eta edozer gerta liteke. Aitor Hernández titulua eskuratzeko hautagai sendoa dela erakutsi du jada, kirolari gogorra eta guztia emateko prest dagoena, baina emaitzen arabera besterik pentsa dezagun arren, gizakia da eta edozer gerta liteke aurreko asteburuan Ormaiztegin bezala. Belgatik bueltatu ondoren gripeak jota egon da, negua eta eguraldiaren ondorioz. Dena den, onena eman eta lortuko duelakoan gaude; ez bairik gabe. Garaile izan daitezkeenen artean Javier Ruiz de Larrinaga (MMR-Spiuk) dago, duen ibilbidearen arabera, behetik gora datorrelako eta sasoian dagoelako. Izan ere, Ormaiztegin berak irabazi zuen, maisutasunez. Indartsuena eta beste inork mantendu izan ezin zuen erritmoa jarri zuelako.
Ermuarra gaur aterako da Castellónerantz eta bidaia talde osoarekin batera egingo du. Izan ere, igandean denboraldiko helburu nagusietakoari aurre egin beharko baitio. Bere asmoa, iaz Navian (Asturiasen) lortu zuen estatuko tituluari eustea da. Zorte on!
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da