‘El Médico’, ‘La vida secreta de Walter Mitty’ eta ‘Futbolín 3D’ asteburuan ikusgai Ermua Antzokian

14.01.14
Ermua Antzokia

Ostegun honetan Ermua Antzokiak hasiera emango dio programazio zinematografiko berri bati. Zineklubean Rodrigo Sorogoyen zuzendariaren ‘Stockholm’ titulukoa ikusi ahal izango dugu, zine independentearen iazko ezustekoa izan zena, Goya sarietarako hiru izendapen izan baitzituzten. Lehena zuzendari onenarentzat - Rodrigo Sorogoyen-, bigarrena aktoresa onenarentzat -Aura Garrido- eta hirugarren eta azkena ezusteko aktorearentzat –Javier Pereira-. Bikote gaztea diskoteka batean elkartzen da eta elkarren artean kimika igartzen badute ere, ez batak eta ez besteak ez dute jakingo gau bateko abentura edo egonkortasun gehiagoko gauza izango den edo ez. Stockholm filma dotorea da, zorrotza, argia eta gidoi ona duena eta aktore protagonisten arteko leia interesgarriarekin. Filmeko zuzendari Sorogoyenek eta aktore Aura Garridok sari bana jaso zuten Málagako azken zine jaialdian. Stockholm iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko dugu.

Zine komertzialaren txanda larunbat arratsean iritsiko da, Noah Gordonek idatzitako izen bereko best sellerean oinarritutako Philip Stölzl zuzendariaren ‘El Médico’ filmaren lehen proiekzioaz. Ekoizpen europarra izanik ere, ipar Amerikako eta Hollywoodeko abentura eta zine klasikoko onenen pareko da. Kritikaren ustez lan honek duen gauzarik azpimarragarriena Gordonen eleberria zehaztasunez kontatzea da, ikuskizunari eta ikusleen gozamenari uko egin gabe. Rob Cole XI. mendeko haurra da, ume zurtz geratzen dena ama gaixotasun arraro baten ondorioz zendu eta gero. Robek bizitza medikuntzara dedikatzeko erabakia hartzen du eta mediku aparta izateko bizitzan egindako ahalegin eta ibilbidea kontatzen. Aktoreen artean Tom Payne, Olivier Martínez, Ben Kingsley edo Stellan Skarsgård bezalakoak ditugu. ‘El Medico’ larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren aukera Ben Stiller zuzendu eta protagonizatzen duen ‘La vida secreta de Walter Mitty’. Filma 2013ko hamar onenen artean kokatu du Estatu Batuetako Kritikarien Kontseiluak, National Board Review delakoak. Walter Mitty argitaletxe bateko langile isila da, abentura handietako protagonista izatea amesten duena. Uste ez badu ere, bere ametsak laster egi bihurtuko dira. Filma adin guztientzako aproposa da eta ederto baino hobeto uztartzen ditu sentimenduak, komedia eta entretenimendua. La vida secreta de Walter Mitty larunbat gaueko hamarretan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Haurrentzako emanaldiari dagokionean, arratsaldeko 5etan ‘Futbolín 3D’ titulukoa proiektatuko dugu, animaziozko filma aparta. Juan José Campanella zuzendutakoa da, eta hego Amerikako animazioa estatu batuetako estudio handienen mailan jarri duena. Istorio humano eta fantastikoa, futbolaren mundua sakonki aztertzen duena bi ikuspuntu ezberdinetik. Heldu nahiz gazteen gozamenerako aproposa.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
22.04.25
Antzokiak ‘The Alto Knights’ eta 'Los Aitas' filmak proiektatuko ditu aste honetan

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira
Imagen
15.04.25
"Lee Miller" eta "Una ballena", Ermua Antzokiko zine egitarauan

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa