Irakurketa klubetako dinamizatzaile lanean arduradun berria

14.01.14
Udal Liburutegia

Peru Magdalena idazle eta bertsolari durangarrak Udal Liburutegiak antolatutako helduentzako irakurketa klubetako dinamizatzaile berria da. Ekimen hau indarrean dagoen hiru urtetan Txomin Magdalena izan da zeregin honen arduraduna, gaztelerazko zein euskarazko taldeetako saioak dinamizatzen.

Peru Magdalenak esperientzia dauka bere ibilbide artistikoan bertsolari, margolari eta idazle moduan, baita oso bizitza kultural eta literario aktiboa ere, non zenbait irakurketa klubetako dinamizazioa, elkarlana komunikabideetan eta euskarazko literaturari buruzko artikuluak idazten ditu aldi batera, bestak beste.

Ermuko Irakurketa klubetako bilerak hileko lehen astelehenean izaten dira, euskerazkoen kasuan, eta hileko lehen asteazkenean erdarazkoetan. Biak, arratsaldeko 19:30etik 21:00etara, Lobiano Kulturgunean.

Otsaileko saioetarako irakurketak “Aulki bat elurretan” (Uxue Alberdi) euskarazko taldean eta “Sísifo enamorado” (Laura Mintei) erdarazkoan.

Ekimen hau doakoa da. Parte hartzeko liburutegitik pasatu, 943179212 telefonora deitu edo biblioteca@udalermua.net helbidera datu pertsonalak bidali behar dira.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"