Berdintasunean jolastea eta hezitzea urte osoan zehar

15.01.14
Berdintasuna

Udaleko Berdintasun Sailak koloretako egutegi marrazkidun eta elebiduna argitaratu du, neskato eta mutikoen heziketan jolasak duen garrantziaz sentsibilizatzeko.

Jolasaren eta jostailuaren munduak argi eta garbi erakusten du zein sendo dirauen sexismoak gure haur eta gazteen heziketan: kolore eta jolas ezberdinak neskatoentzat eta mutikoentzat, gizarte-rol eta balore ezberdinak sexuaren arabera... Gaur egun gure seme-alabak berdintasunean hezten ditugula uste badugu ere, errealitateak gure pauso eta aurrerapenaren moteltasuna erakusten du.

Horregatik, gai honen inguruko gure sinesmenak aztertzen eta kolokan jartzen jarraitu beharra daukagu, aurreiritziz beteriko eta berdintasun gutxiko heziketa baten emaitzak transmititzeari eten dezagun (inkontzienteki bada ere).

Sexismoa eta horren ukitua jostailua erabiltzeko daukagun moduan nabaritzen da gehienetan,, nahiz eta tresna neutroa izan beharko litzakeen, jolasa eraikitzen laguntzeko proposamen bat besterik gabe.

Berez bizikleta urdin bat ez da sexista, baina mekanismo sozial ugari eta konplexuak ditugu gizartean eta, horrenbestez, neskatilak kolore hori nahiago izatea eta mutikoek, berriz, urrunetik gidatutako karrerako autoak aukeratzea egiten dutenak.

Hori ez da jaiotzakoa, ez eta naturala ere, baina sistemari hala izatea interesatzen zaio eta halaxe transmititzen da jolas gehienetan, negozioek mesederako eta publizitatearen laguntzaz indartutako mezuen bidez.

Egutegi honen edukiak eta aholku praktikoek urte osoan lagunduko digute, gure seme-alabak jolasaren bitartez berdintasunean hezteko.

  • Irudien egilea: Ainara Azpiazu Aduriz, Axpi.
  • Tirada: 400 egutegi argitaratu dira.
  • Banaketa: doakoa.
  • Aleak utzi dira udal bulego eta sailetan, Emakumearen Topagunean, ikastetxeetan, herriko elkarte eta taldeetan, eta abar…

A continuación os dejamos el calendario en formato pdf, para que las personas interesadas pueden conocerlo detenidamente, consultarlo e incluso descargarlo.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan