Etxean konposta egiteko kanpaina: prestakuntza jardunaldia Lobianon
Eskualdeko Debabarrena mankomunitateak kanpaina berri bati hasiera emango dio, nahi duten eskualdeko herritarrek etxean eta banaka konpostajea (ongarri naturala) egin dezaten. Aurtengo ekimenaren barne infromazio eta heziketa saioak egingo eta konpostadoreak banatuko ditu mankomunitatea osatzen duten herrietan. Ermuan hain zuzen ere saio hori urtarrilaren 21ean egingo da, Lobiano Kulturgunean, arratseko zazpietatik aurrera. Ekimena etxean zonalde berdea, lorategia edo ortua dutenentzat da. Horiek konpostajea prestatu ahal izango dute etxean sortutako hondakin organikoak berezizitu eta erreziklatuetuz. Horretarako erabiliko duten generoa, batez ere, kozinatu gabeko gaiak eta landareak erabiliko dituztelarik. Ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jasoko du.
Kanpainarekin bat egin eta izena ematen dutenek konposta nola egin eta erabili beharreko tresneriaren inguruan ikasteko aukera edukiko dute. Eskuliburua eta konposta egiteko ontzia, aireztatzeko gailua eta gidaliburua jasoko dute dohainik. Halaber, aholkularitza etxean bertan. Izena eman nahi duten herritarrek Debabarrena mankomunitatera (902 10 28 85 telefonora) deitu beharko dute. Eman beharreko datuak ondokoak dira: izen-abizenak, helbidea, eta harremanetarako telefono zenbakia. Argibide gehiago www.debabarrenacomposta.com webgunean.
Lotutako albisteak
Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan