Munduko ziklokros txapelketa korrituko du Hernandez txirrindulariak

16.01.14
Kirolak

Aitor Hernández txirrindulariak (Specialized-Garmar etxeetako ordezkariak) munduko aurtengo ziklokros txapelketa korrituko du. Pascual Momparler estatuko selekzionatzaileak ermuarra aukeratu du, munduko lasterketa horretan Espainiaren izenean parte hartu dezan. Munduko ziklokros txapelketa Hoogerheide herrian –Holandan- jokatuko da, datorren otsailaren 2an. Momparlerrek bi txirrindulari aukeratu ditu mundu txapelketara joan eta horretan parte hartzeko, biak euskaldunak; Hernández ermuarra eta Javier Ruiz de Larrinaga arabatarra. Denboraldi honetan emaitzarik onenak lortu eta sasoi betean daudela erakutsi dutenak, Espainiako txapela irabazi berri duen Ruiz de Larrinaga eta hamabost garaipen poltsikoratu duena, hurrenez hurren.

Estatuko selekzionatzaileak espero du “Aitorrek orain aste batzuk atzera erakutsi duen maila eta sasoia berreskuratzea” mundu txapelketaren aurretik. Esan dugunez, Aitor Hernandezekin batera Ruiz de Larrinaga espezialitateko estatu txapelduna izango da. Ez dago gehiago eskatzerik, une honetan dugun bi kirolarik onenak. Aurten mundu txapelketa interesgarria izango dugula espero da, tradizio handiko lurraldean jokatzeagatik eta zirkuituaren ezaugarri eta diseinuagatik. Ea emaitza on bat kontatzerik dugun.

Specialized etxeko ordezkaria “mundialera joatea” erronkatzat hartu du eta baita “selekziorako aukeratutakoen artean egotea”. Aitorrek ondokoa adierazi digu “osasuna errekuperatzeko eta gripe jasan aurretiko sasoia berreskuratzeko denbora dut oraindik. Segorbeko lasterketan Ormaiztegikoan baino hobeto sentitu nintzen, apurka errekuperatzen nagoenaren seinale nahiz eta oraindik ehuneko ehunean ez egon”. Ermuarra fisikoki nola dagoen frogatu ahal izango du datozen asteetan, bi barru Ispasterren korrituko baitu eta hiru aste barru, Hoogerheiden. Ordura arte, entrenatzen eta prestatzen jarraitu behar. Hernándezek “Ahalegin guztia jarriko dut errekuperatu eta sasoian jartzeko, parte hartze duin eta ona egite aldera” gehitu du.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira