Pertsona guztien irisgarritasun eta segurtasunarekiko konpromisoa

17.01.14
Hiritarren Segurtasuna

Ermuarrok oro har eta itsuak edo ikusmen zailtasunak dituztenak bereziki bizi kalitatean gora egingo eta seguruago ibili ahal izango dugu laster, gure herriko hamaika semaforoetan eranskin optiko eta akustiko berriak jarriko baititugu. Datorren astean hogeita bi semaforoetan -11 bider bi alde- eranskin optiko eta akustiko berriak –txorien kantu soinuarekin- jarriko ditugu, oinezkoek –itsu eta ikusmen arazoak dituztenek barne- seguruago pasa ditzagun semaforoz erregulatutako zebra pasabideak. Ermuko Udal honek eranskin optiko eta akustiko horiek finantzatuko ditu 13.124,19 euro erabilita. Instalazioa SICE enpresak egingo du.

Semaforoetarako eranskin berriak led argidun optikak dituzte, kaxa batean oinezkoa mugimenduan irudikatuko kolore berdean eta geldi gorrian eta bestean, zeharkatzeko ditugun segundoak atzeraka kontatuta. Hamaika semaforo horien kokapena amaierako zerrendan zehazten dizuegu. Gailu berri horiei esker kalea pasatzeko dugun denbora ezagutu ahal izango dugu, kolorea aldatu eta erdian geratzeko arriskua gutxituz eta, itsuek seinale akustikoak entzun ahal izango dituzte semaforoa zabalik edo itxita dagoen jakiteko.

Segurtasunik gorenena herritarrontzat eta nori eragozpenik eragin gabe

Semaforoetako seinale akustiko berriak itsu dauden pertsonek aktibatu ahal izango dituzte udalak doan emango dien mando edo gailu bat erabilita. Gailu hori jaso ahal izateko pertsona itsu dela edo ikusmen arazoak dituela egiaztatu beharko du. Sistema akustikoa behar danean besterik ez da aktibatuko lehenago ez bezala, semaforoaren inguruan bizi direnei eragozpenik sortarazi gabe, ez baitugu ahaztu behar semaforoak eguneko hogeita lau orduetan daudela martxan.

Aurreko sistemako seinale akustikoak semaforoa zabaltzen zen bakoitzean entzuten genituen hiriguneko hainbat tokitan. Arrazoi horregatik hainbat herritar kexa aurkeztu zuten soinuak eragiten zien eragozpenagatik eta, ondorioz, sistema bertan behera lagatzea ekarri zuen. Seinale akustiko berriak haiekin alderatuta abantailak dituzte, behar direnean bakarrik aktibatuko baitira, itsu dagoen pertsonak izango duen mando edo gailuaz baliatuta. Beharrezko ez denean isilik egongo dira, hurbilen dauden auzo-lagunei eragozpenik eragin gabe, batez ere gaueko orduetan.

Sistema berriak seina akustiko horien bolumena automatikoki eta beharren edo zarataren arabera erregulatzeko gauza da. Hori esker, erabiltzaileak ozen eta garbi entzutea bermatzen delarik eta itsuek entzumena oso garatuta dutenez gero, bolumena ez da altua izango. Hortaz, kutsadura akustikoa ekidin ahal izango da.

Esan bezala, nobedaderik behinena pertsona itsuak aktibatzea da norabide orotako mando edo gailuaz baliatuz. Tresnaren erabilerak hiru pauso ditu. Lehenik zebra pasabidea non dagoen jakiteko seinalea igortzen du, ondoren pasatzeko seinalea adieraziz eta, pasatzeko denbora agortu dela ere adieraziz hirugarren eta azkenik. Kalean dagoen zarataren arabera erregulatzeko gauza da.

Sistema berria ONCE erakundearengatik homologatua dago

Itsuei lagunduko dien aparailuak ONCE erakundeagatik homologatuta daude, zebra pasabidea, arriskurik gabe pasatzeko denbora eta hori amaitzen denean horren berri ematen baitie.
Urrutiko mando edo gailu horiek udal Gizarte Ongizateko alorrean banatuko zaizkie itsu izan edo ikusmen arazoak dituztena egiaztatzen duten herritarrei. Interesdunek eskatu eta gutxienez ehuneko berrogeita hamarreko minusbaliotasuna dutela egiaztatu beharko dutelarik.

Irisgarritasunarekiko konpromisoa

Hiritarren Segurtasun Alorreko zinegotzi, Félix Prolek aditzera eman duenez “gobernu taldea guztiok herri irisgarriago bat izan dezagunarekiko konpromisoa betidanik izan du, ez bakarrik oztopo arkitektonikoak ezabatuz, baizik honako honetan kontatzen ari garen bezalako kasuan eta udal Zerbitzu eta Hiritarren Segurtasun alorretan egiten ditugunen ehuneko ehunean”.
Segurtasuna eta irisgarritasuna gehitzea eta itsu eta ikusmen arazoak dituztenei seina akustikoak eskaintzea guztion bizi-kalitatea gora egiten lagunduko duelakoan gaude. Hori baita hain zuen eranskin optiko eta akustiko berriak hamaika semaforoetan jarri izanaren arrazoi nagusia.

Seinale akustikoak izango dituzten semaforoen kokapena

Semaforo horien zeintzuk diren zerrendatuko dugu jarraian:

  • Zearkale, 2
  • Bizkaia Etorbidea, 7
  • Bizkaia Etorbidea, 17
  • VI Mendeurrena, 1
  • VI Mendeurrena, 5
  • VI Mendeurrena, 11
  • Gipuzkoa Etorbidea, 8
  • Gipuzkoa Etorbidea, 16
  • Gipuzkoa Etorbidea, 17
  • Gipuzkoa Etorbidea, 32
  • Gipuzkoa Etorbidea, 37

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko
Imagen
Semáforo Kaltxango-Avenida Bizkaia semaforoa
14.04.25
Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan