Sarenetek udal zuntz optikoko sare neutroan zerbitzuak eskainiko ditu
Sarenet udal zuntz optikoko sare neutroan zerbitzuak eskainiko dituen hirugarren operadorea da. Zerbitzuak eskaintzen hasiko “jada eta berehala” Sarenet S.A.ko merkataritza zuzendariak, Jon Arberasek gaur adierazi duenez. “Datorren asteak sarearen enborrera lotu, test probak egin eta bezeroei euskarri eta zerbitzuak eskaintzen hasiko gara” azaldu du. Ordezkariak gaur Ermuan aditzera eman duenez “Ermura etorri izan garela eta lanean hasiko garela ezagutzera emateko merkataritza eta marketing plana prestatu eta hedatuko ditugu”. Jon Arberas merkataritza zuzendariak eta Carlos Totorika alkateak Ermuko banda oso zabaleko sarean komunikazio zerbitzuak eskaintzen hasteko kontratua sinatu dute gaur eguerdian. Alkatea PROMOSA, udal sozietate publikoaren iznean jardun du. Biekin batera teknologia berrien alorra daraman José Luis Clemente alkateorde eta zinegotzia.
Sarenet industria, merkataritza eta oro har, negozioei ahotz eta datuen inguruan soluzioak eskaintzen dituen enpresa espezializatua da. Konektibitatea, datuen jario eta kopurua handia mugitzea, MPLS sare pribatuak, Datu Zentroak, biltegiratze birtuala hodeian, Backup zerbitzua, IP ahots zerbitzua eta posta erabateko zerbitzua, besteak beste, eskaintzen du. Euskadiko hirugarren operadore orokorra da Sarenet, negozio bolumen eta erabiltzaileei erreparatuz gero. Kalitate gorena eta fidagarritasuna eskaintzea bere negozioaren ardatz estrategikoak izan dira. Horri esker, bezeroen gogobetetzea eta merkatuan aintzat hartuak izatea lortu dutelarik, egindako ibilbidean zehar hainbat sari jaso izan dituztelarik.
Carlos Totorika alkateak “ongietorria” eman dio Sareneti eta “benetako enpresa erreala, puntakoa, ibilbide sendoa eta ospea merkatuan” duenak Ermura lanera etortzearen garrantzia azpimarratu du. Agintariak esan duenez “gaur sinatzen dugunak, ekonomia garatzeko asmoz egin dugun zuntz optikoaren sareak balioa duenaren froga da. Sarenet bezalako teknologi enpresarekin kontatzea eta horiek gurekin bat egitea pribilegioa da guretzat, erabilgarritasuna duela ulertzen badigu eta horren froga garrantzitsua izan daiteke Ermuko herritar edo enpresa handi nahiz ertain edo txikientzat, beren lehiakortasunari laguntzen badiote, enpresek ez zituzten edo modu okerrekoan zituzten zerbitzuak izatea ahal bidetzen delako. Eta, bestalde, ekintzaileentza ere aukera aparta dela esango nuke, horrelako azpiegitura eta aukerarik gabe ideia, negozio edo enpresa proiektu berriak bultzatzea ezinezkoa luketelako”. Aurrerago honakoa gehitu du, “gaur sinadura honetan egoteak zuntz optikoko sareak baliagarritasuna duela eta Ermuarentzat etorkizun ezberdinaren aldeko apustua dela frogatzen du; sinesgarritasuna, indarra eta erabilera duen proiektua baita”.
Jon Arberas zuzendariak, bestalde, ondorengo ideiak azpimarratu ditu “guretzat honako ekimenak zentzu handia dute; interneten zerbitzua aukera berdinetan eskaini izanak hornitzaileen arteko lehia dakarrelako eta, ondorioz, lehiakortasun horrek zerbitzuaren baldintzei eta azken bezeroari mesede egiten baitie. Sarenetek ez die soilik ematen industrialdeetan dauden enpresa handiei, Enpresa Txiki eta Ertain (ETEak), txiki eta autonomo ugari ere baditugulako, gure bezero jomuga ere badirelako. Konpetentzia edo lehiari mesede egitea espero dugu gure parte-hartzeaz”. Jon Arberasek “Ermuan proiektuari lortzeko eman zaizkigun erraztasunak” azpimarratu ditu, tratuarekin “atseginez harriturik” agertuz.
Jarraian kontratua sinatzeko agerraldian izan diren hiru protagonistei granbatutako hitzak, MP3 formatuan, uzten dizkizuegu.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena