Semaforoetan zerbitzu sistemak txertatuz segurtasuna hobetu dugu
Aste honetan hamaika semaforoetan –11 bider bi alde berdin hogeita bi- eranskin optiko eta akustiko berriak –txorien kantu soinudunak- jarri ditugu, oinezkoek –itsu eta ikusmen arazoak dituzten pertsonek barne- seguruago pasa ditzagun semaforoz erregulatutako zebra pasabideak. Eranskinak led argidun eta gorri edo berde koloreko kaxen gainean jarri ditugu eta osagarri berri horiek itsu edo ikusmen arazoak dituzten pertsonentzat dira, autonomia gehiago izan dezaten eta gure kaleetan seguruago ibili daitezen. Sistema urrutiko kontrol gailu batez aktibatzen da, erabiltzaileren batek behar duenean espresuki, kalea seguru zeharkatzen laguntzeko, ondoren itzaliz eta isilik geratuz, horrela ez baitie eragozpenik sortzen inguruko etxebizitzen bizi direnei.
Semaforoetako seinale akustiko berriak itsu dauden pertsonek aktibatu ahal izango dituzte gure udalak doan emango dien mando edo gailu bat erabilita. Gailu hori jaso ahal izateko pertsona itsu dela edo ikusmen arazoak dituela egiaztatu beharko du. Sistema akustikoa behar denean besterik ez da aktibatuko lehenago ez bezala, semaforoaren inguruan bizi direnei eragozpenik ez sortarazteko, ez baitugu ahaztu behar semaforoak eguneko hogeita lau orduetan daudela martxan. Urrutiko gailu horiek bi botoi dituzte eta gainean esanahia braille hizkuntzan adierazita.
Aurreko sistemako seinale akustikoak semaforoa zabaltzen zen bakoitzean entzuten genituen hiriguneko hainbat tokitan. Arrazoi horregatik hainbat herritar kexa aurkeztu zuten soinuak eragiten zien eragozpenagatik eta, ondorioz, sistema bertan behera lagatzea ekarri zuen. Seinale akustiko berriak haiekin alderatuta abantailak dituzte, behar direnean bakarrik aktibatuko baitira, itsu dagoen pertsonak izango duen mando edo gailuaz baliatuta. Beharrezko ez denean isilik egongo dira, hurbilen dauden auzo-lagunei eragozpenik eragin gabe, batez ere gaueko orduetan.
Sistema berriak seina akustiko horien bolumena automatikoki eta beharren edo zarataren arabera erregulatzeko gauza da. Hori esker, erabiltzaileak ozen eta garbi entzutea bermatzen delarik eta itsuek entzumena oso garatuta dutenez gero, bolumena ez da altua izango. Hortaz, kutsadura akustikoa ekidin ahal izango da.
Esan bezala, nobedaderik behinena pertsona itsuak aktibatzea da norabide orotako mando edo gailuaz baliatuz. Tresnaren erabilerak hiru pauso ditu. Lehenik zebra pasabidea non dagoen jakiteko seinalea igortzen du, ondoren pasatzeko seinalea adieraziz eta, pasatzeko denbora agortu dela ere adieraziz hirugarren eta azkenik. Kalean dagoen zarataren arabera erregulatzeko gauza da.
Semaforoetan hobekuntzak egin ditugu
Osagarriak jartzearekin batera eta bide batez denbora tarteak egokitu izan ditugu, oinez gozaen pertsonok zebra bideak gurutzatzeko denbora nahiko izan dezagun. Egokitzapen hori egin dugu 2014rako Aurrekontu Parte-hartzaileak prestatzeko prozesuaren baitan herritarrek egin duzuen eskaerari erantzuteko. Herritarren eskaeran Gipuzkoa eta Bizkaia Etorbideetako semaforoek denbora tarteak adierazten baitziren.
Irisgarritasuna, eta diskriminaziorik gabe urbanizatutako espazio publikoen erabilera eta sarbidea izateko oinarrizko baldintza arautzen dituen araudi teknikoak, denbora zehatz bat zehazten du pertsonok segurtasunez igaro gaitezen zebra bidetik. Araudiak dioenez “pasatzeko zikloak ezartze aldera egin beharreko kalkuluetan kontutan izango da oinezkoaren abiadura 50 cm/segundokoa izan ohi dela”.
Nolanahi ere, praktikan xedatutakoa baino denbora gehiago jarri ohi dugu ibiltzeko arazoak izan dezaketen pertsonak daudelako –ezinduak edo adinekoak izateagatik- semaforoa berde dagoen bitartean zebra bidea zeharkatzen hasiko denik ere egoten delako. Horiek horrela, pasatzeko tarte bakoitzari hainbat segundo gehiago gehitzen ohi dizkiogu beti, galtzadak edo errepideak duen zabalera kontutan izanda. Segundo horiek argia aldatu aurretik eta kopina mugitzen hasten den espazioan gehitzen dizkiogu, zebra bidean sarturik dagoen oinezkoa arindu eta lehenbailehen gurutzatu dezan edo oraindik hasi ez bada, atzera egin eta espaloian seguru gera dadin.
Gehiagoko denbora hori jartzerakoan ere, zebra bide horretatik pasatzen den jende kopurua ere kontutan hartzen dugu, espaloian jende pilaketarik eman ez dadin eta bildutakoak lasaiago pasatzerik izan dezaten.
Horrez gain, esan beharra dugu, oinezkoentzat semaforoa gorriz jartzen denetik eta autoei berde jarri aurretik denbora tarte bat lagatzen dugula, oinezkoen segurtasuna areagotzeko helburuaz, oraindik galtzadan daudenak pasatzerik eta espaloira heltzerik izan dezaten autoak bere bideari ekin aurretik.
Ermuan ditugun semaforoen ezaugarri teknikoak dituzue deskribatuta testu bukaeran
Oinezko nahiz motordun ibilgailuentzat denbora tarteak programatzerakoan ere zirkulazioren intentsitatea kontutan hartzen dugu, Ermutik egunero 30.000 ibilgailu pasatzen direla ez baitugu ahaztu behar, horietatik, 5.000-6.000 kopurua kamioi eta ibilgailu pisutsuak direlarik. Kamioi horiek gure kaleetan denbora luzez gera ez daitezen –kutsadura, zarata, eta eragiten baitute-, horien pasabide tarteak arintzea komeni zaigu, oinezkoek pasatzeko denborak bermatu eta gero. Trafikoaren kalteak agerikoak eta ezagunak dira gu guztiontzat: ingurumenari ezik pertsonoi ere eragiten baitigute, sortarazten duten kutsadura eta zaratagatik.
Azkenik, gogoratu beharra dugu, hainbat semaforoetan pasa nahi dugula adierazteko kutxatila botoidunak ditugun arren, horiek zaharrak direla eta zerbitzuz kanpo daudela. Horren arrazoia teknikoa da, norberak pasa nahi duela adierazteko sistema eta oinezkoei gorri edo berde jartzeko zenbat denbora dugun adierazten diguna bateragarriak ez baitira. Biak mantenduko bagenitu, elkar indargabetuko baitira semaforoak sinkronizatuta baitaude eta, horrela eginez gero, etengabeko auto ilarak izango genituzke semaforo guztiek ez luketelako funtzionatuko. Trafiko guztia gure kaleetan harrapatua geratzea benetan kaltegarri litzateke guztiontzat, gidari nahi oinez gabiltzan herritarrontzat.
Jarraian fitxa batzuek uzten dizkizuegu eta horietan Ermuan ditugun semaforoen ezaugarri teknikoak dituzue deskribatuta.
- 1. Pasabidea: Autobidetik atera eta Eibarantz
- 2. Pasabidea: Gipuzkoa Etorbidea 56
- 3. Pasabidea: Gipuzkoa Etorbidea 30
- 4. Pasabidea: Gipuzkoa Etorbideko 16-18
- 5. Pasabidea: Gipuzkoa etorbidea 5 (San Antonio)
- 6. Pasabidea: Kaltxango
- 7 Pasabidea: VI. Mendeurreneko 5 eta 9 zenbakietan
- Kolore horiz dauden semaforoak
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan