Hernándezek mailari eutsi eta errekuperatu izana agertu zuen Ispasterren

27.01.14
Kirolak

Aitor Hernández txirrindularia (Specialized-Garmar) podiumera igo da ostera ere, azken asteburuan Ispasterren jokatutako lasterketan hirugarren izan ondoren. Ispasterrekoa aurtengo 2013-2014 denboraldiko azken lasterketa izan da, Federazioaren egutegian. Ermurrarak lasterketa ona egin zuen, behetik gora etorriaz, bigarren izateko aukerak ere izan baitzituen, nahiz eta azkenean bi belgikarren aurrean amore eman behar izan. Aitorrek berreskuratu egin du bere hankek ohikoa duten indarra, gripea pasa eta gero, hainbat astetan ahulago ibili eta gero. Atzo lokatzaz beteriko zirkuitu gogorrean lehen espainiarra izan zen Jim Aernots (1) eta Vinnie Braet (2) txirrindularien atzetik. Amaitu ostean Hernándezek egindakoa “positibotzat” jo zuen, “sentsazio onak” sentitu izan zituelako, nahiz eta gehiago lortu nahi izana ezkutatu ez.

Atzoko proba lehiatua izango zela aurreikusten zen kalitatezko parte-hartzaile atzerritar asko zentoztelako. Aurreikuspena bete-betean konplitu zen. Belgikar eta Holandarrek erritmo oso bizi eta gogorra jarri baitzuten hasiera hasieratik. Aitorrek eutsi egin zion erasoei eta aurrean mantendu zen, burua bere lekuan mantenduz. Lasterketan behetik gorantz egin zuen. Amaiera hunkigarria izan zen ikusleak bertakoekin bat eginda zeudelarik. Azken itzulian Aitorrek aurreko korrikalariarekin ia abat egin zuen, bere gurpila harrapatzeko prest izanik. Braetek indarrak gordetzen eta bigarren postuari eusten jakin zuen, ermuarrarena urretik amaituaz.

“Pozik egon behar dut, zirkuitu oso gogorra izan baita, aurrera egitea asko kostatzen zen eta itzuliaz itzulia, gero eta pisutsuago zegoelarik” adierazi zuen Aitorrek amaieran. Bigarren izateko aukera eta guzti izan dut, nahiz eta ez dudan lortu. Egindakoak morala emango dit datorren asteko Mundialerako”.

Aitor errekuperatzen ari dela erakutsi du eta berriz sasoi onean dagoela. Datorren astean beste lasterketa oso gogorra izango du Hoogerheide herrian, non Munduko ziklokros txapelketa jokatuko den. Ermuarra bertan izango da, guztia eman eta emaitza on bat lortzeko lanean.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da