Euskadiko Sofware Libreko Enpresen Elkarteak -ESLEk- jardunaldi teknologikoa gauzatuko Izarra Centren
ESLE Elkarteak, Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteak, jardunaldi teknologikoa antolatu du aste honetarako, zeina gure herrian gauzatuko den. Jardunaldia bihar, urtarrilaren 30eko ostegunean gauzatuko da, Izarra Centre eraikinean. Jardunaldiaren hleburu da elkartekide diren bazkideen artean ikerketa, garapen eta Berrikuntza (I+G+b) proiektuen ideiak sortzea, elkarlankidetzaren bidez.
ESLE elkarteak hirugarrenez gauzatuko du honako jardunaldi teknologikoa eta horretan elkarteko kide diren hogeita bost empresa parte hartuko. Jardunaldia Ermuko Izarra Centren egingo goizeko 9,30etatik hasita, amaieran antolatzaileek tarte bat ezarriko dute proiektuak aztertzen diharduten eta kolaboratzaileak behar dituzten enpresek hartu emanak hasterik izan dezaten.
ESLEko Eneko Astigarraga presidenteak adierazi duenez "gure helburua jardunaldiaren bidez ikerketa, garapen eta berrikuntza alorretan poriektu eta ideiak ahal bidetzea da".
Jardunaldi honetako beste helburu bat kideen artean merkatal eta nazioartetzera jauzi eghiteko estrategia berriak posibilitatzea da.
Aurreko edizioetan honako jardunaldien ondoren milioi eta erdi euroko proiektu inbertsioak egin izan dira, honakoan kopuru hori gainditzea espero dutelarik antolatzaileek.
- Topaketa edo jardunaldia ESLEk antolatzen du hirugarren urtez jarraian, Software askearen alorrean ideia berritzaileak sustatzeko helburu nagusiarekin
- Jardunaldiari hasiera emango zaio goizeko 09,30etan, Ermuko Izarra Centre eraikinean
- Aurreko edizioetan ESLEko kide direnen artean eta horiek sustatutako kolaborazio proiektuetan erabili dituzten baliabideak 1,5 milioi eurokooak izan dira
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat