Haur eta gazteei zuzendutako ingeleseko Mintzapraktika talde berriak

29.01.14
Udal Liburutegia

Ermuko Udal Liburutegiak ingelesez mintza-praktika taldean izena emateko epea zabaldu du. Taldea osatzeko gutxieneko kopurua 10 pertsonakoa izango da eta gehienekoa 20koa.

Ekimen hau UPV/EHUren laguntzaz burutuko da, eta helburua hizkuntza bat giro lasaian praktikatzeko tokia eskaintzea. Ekimena UPV/EHUko laguntzarekin jarriko da martxan, Saioak ingelesa menperatzen duen unibertsitateko ikasle batek dinamizatuko ditu, zeinek taldeak moderatu eta gaiak eta ekimenak proposatuko ditu Saioak hizkuntza menperatzen duen monitore batek dinamizatuko ditu, zeinek mitza-praktika taldeak moderatu eta eztabaidarako gaiak proposatuko dituen. Ekintzaren helburua ez da klaserik jasotzea, hitz egiteari eta beste hizkuntza batean ideiak azaltzeari beldurra galtzea baizik.

  • Saioak: eskola-eguna diren ostiralero, otsailaren 7tik maiatzaren 30a arte, biak barne (13 saio).
  • Orduak:
    • Haurrentzako mintzapraktika taldea: 18:30etik 19:30era.
    • Gazteentzako mintzapraktika taldea: 19:30-20:30era.
  • Tokia: Haur Liburutegia.
  • Ekimena doakoa da.
  • Izen-emate epea: otsailaren 5a arte, asteazkena.

Liburutegian bertan egin daiteke, telefonoz edo emailez biblioteca@udalermua.net. Eman beharreko datuak izena, abizenak, adina, umeak ikasten duen ikastetxea eta ama edo aitaren helbide elektronikoa. Eskaera baino plaza gehiago jasotzekotan plazak zozketa bidez esleituko dira.

Onartuen zerrendak: otsailaren 6an, osteguna, Liburutegiko webgunean, eskoletako iragarki-tauletan eta Liburutegian).

Herriko biztanleek lehentasuna izango dute, eta parte hartu ahal izateko Udal Liburutegiko edo Euskadiko Irakurketa Publikoko beste edozein liburutegitako bazkide izatea ezinbestekoa da.

Ingelesean ekimenak egiteko eskaria gora egin du gure Liburutegian. Zentzu honetan, mintzapraktika talde hau Udal Liburutegiak eskaintzen dituen hizkuntzak ikasteko metodoen osagarria da, non azken urteetan metodo, hiztegi eta ikus-entzunezko formatu berriak erosteko inbertsio handia egin den gero eta urriago diren material hauen eskaerei erantzuna emateko.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat