'Emakume sufragisten historiari buruzko egutegia, Marienea 2014' tituluko egutegiaren materiala ikusgai

30.01.14
Berdintasuna

"Emakume sufragisten historiari buruzko egutegia, Marienea 2014" tituluko egutegiaren materialaz argazki bilduma ikusgai jarri du gure herriko Emakumearen Topalekuak. Argazki bilduma hori Basauriko Emakumeen etxeak utzitakoa da eta izen bereko egutegia prestatzeko erabili duten materiala eta argazkiak biltzen ditu. Bilduma eraikinaren sarreran dago jarrita, non otsailaren 14ko ostiralera arte mantenduko den. Erakusketa astelehenetik ostegunera bisitatu dezakegu, goizez 9:30etatik arratsaldeko ordu bat eta erdietara bitartean eta, arratsaldez, lau eta erdietatik 8etara bitartean. Ostiraletan bakarrik goizez, adierazitako orduetan. Sarrera librea eta doakoa da.

Erakusketak berezitasun bat dauka: emakumeen historiari buruzko tailer batean baitu bere jatorria. Bertan parte hartu duten andrek gogora ekarri nahi izan digute sufragistek mantendutako borroka, emakume haiek zer-nolako ekintza arriskutsuak eraman zituzten aurrera erakutsi digute; esaterako, botoa ematerik izateko edo ikasteko eskubideak ozen aldarrikatuz. Izan ere, mendebaldeko gaur egungo gure gizarteetan hain oinarrizko iruditzen zaizkigun eskubide horien aldeko borrokak, orduko emakume ugari espetxera eramatea eta errepresioaren biktima bihurtzea suposatu baitzuen.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko