Trebakuntza eta enpleguaren arteko lotura oso estua da

31.01.14
Erakundea

Hirurogei bat pertsona bertaratu zen bart arratsean parte-hartze prozesuaren emaitza aurkezteko saiora. Alkateak bere eskerrona adierazi zien atzo bertaratutakoei eta prozesuaren barne aurrerakoetan parte hartu duten guztiei. “Parte hartu izanagatik eskerrak ematen dizkizuet. Prozesua ez da gaurkoan amaitzen, herritarron parte hartzea areagotu nahi dugulako. Prozesua baliagarria da bai Udalbatzan gauden taldeontzat eta baita herritarrontzat ere”. Aurrerago erantsi zuenez, “interakzio eta elkar harreman honi balio gehiago ematen diot, publikotasuna eta politika kolokan jarrita dauden unean, mespretxatuta eta ezertarako balio ez dutenaren ideia zabaldurik dagoenean”. Saioak hizlari eta entzuleen arteko harreman zuzen ahalbidetu zuen eta nahi izan zuten pertsona guztiek hitz eta galderak egin ahal izan zituzten. Hainbatean lehentasunak erabakitzeko prozesuaren ingurukoak edota herritarrek planteatu dituztenek eragin duten hausnarketa eta eman zaie erantzunaren ingurukoak. Gogoratu behar, alorretako zuzendariek eskaera bakoitzari konponbide bat emate aldera txosten bat idatzi dutelako.

Parte hartu duten herritarren arabera hiru kezkarik handienak gure herrian enplegua –horren gabezia- , gardentasuna kudeaketan eta familiei ematen zaizkien gizarte diru-laguntzak dira. Carlos Totorika kezka horiek eta planteatutako ordena ulergarritzat jo zituen, oro har denok ditugunak eta Ikerketa Soziologikoen Zentroak kaleratzen dituenekin bat baitatozt. Bileretan parte hartu dutenek adierazitako lehentasunak hausnarketa eragin dute eta arrazoituak izan dira alorretan, beren eskumenen arabera. Zuzendariek egindako analisiak eta konponbide edo proposamenak hogeita hamazortzi txostenetan landu dituzte. Atzo arratsaldeko saiora bertaratu zirenek gauzatutako prozesuaren nondik norako zehatza –proposamen, txosten eta proposamenak barne- ematen zuen txosten koadernatua jaso zuten, Alkateak agiria xehetasunez irakurtzeko gonbitea egin zien edo “bakoitzari interesatzen eta dagokion zatia” hain zuzen ere. Txostenak ikusteko jarrai lasterbideari.

Enplegu, gardentasun eta familien diru-laguntzei buruzko hausnarketa eta datu hainbat

Hitzaldian agintariak lehenezkotzat jo izan diren hiru gaien inguruan mintzatu zen. Totorikak trebakuntza eta enplegua elkartu zituen. Gure udalerrian “orain dela hogeita bost urtetik enplegua lantzen dela eta Toki Garapen alor indartsua dugula” esan zuen. “Enplegua lortzea errazago da merkatuak eskatzen duenerako prest egonik eta ezagutza izanik, azpimarratu zuen, kontratu egileak prestakuntzadun langileak nahi dituztelako eta trebakuntza, horretarako da”. Une honetan horretarako milioi bat inguru darabilgu, guztia udalak ipintzen duelarik, diru-laguntzen kopurua gutxitu edo horiek ezabatu baitirelako. Etorkizunean gure herrian enplegua izaten jarraitu dezagun “industria erabilerarako lur-zorua eskuratu izan aipatu zuen, egun ditugun enpresen beharrei edo etorri daitezkeenei erantzun ahal izateko. Eta horren harira, atzokoan bertan, Euskadiko Software Libreko Elkarteak (ESLEk) Izarra Centre egindako bilera gogorra ekarri zuen, zuntz-optikoko sarea neutro propioa antolatu eta punta puntako teknologia izateko erabakiak.

Gardentasunari dagokionez alkateak eskaera “betebehartzat” gain hartu zuen. Gure udalean ez diogu inori ukatu ez ezkutatu informaziorik, el alderdi politikoei ez herritarrei, inoiz”. Atal hau lantzen ari garela erakundean adierazi zuen eta duela hiru urtetik teknologiari nahiz egiturari dagokionez  informazioa eta datuak kudeatu eta emateko presta gaudela erantsiz. “Lege eta betebehar izan aurretik, zeregina gain hartu eta ITA erakundearen 80 adierazleak argitaraturik ditugu guztion ezagutzarako. Gardentasunak hobeto lan egitera, eraginkorrago eta azkarrago egiten gaituztela uste baitugu”.

Azkenik, familientzako gizarte diru-laguntzen inguruan Carlosek ondokoa erantsi zuen “Ermua babes eta laguntza emateko sarea eratu dugu Kaleratzeak Stop, sindikatu, Cáritas, gurutze Gorria, parrokia eta gurekin bat egin nahi izan duten guztien elkarlanari esker. Iazkoan adibidez familientzat udalak -190.000 €- erabili zituenaren datua eman zuen, Eusko Jaurlaritzak baino gehiago, honek ermuarrei 145.000 € eman baitzien. Etxetik kaleratutako familiei harrera egiteko pisu multzoa eskuratu izana aipatu eta, finantza entitateekin pareko harremanetan egoteko ekonomia edo legegintza aholkulari profesionalak izan dezaten kontratazioak gogora ekarri zituen.

Jarraian, sainaren bi ordu eta laurdenetan esandako guztia entzuteko aukera uzten dizuegu, MP3 formatuko artxiboa utziz, gure Ivoox kanalean.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena