Eskolen arteko krosaren XII. edizioa jokatuko Betiondon

31.01.14
Kirolak

Ongarai auzoan eta Betiondoko zelaietan denboraldiko laugarren eta azken eskola arteko krosa jokatuko da asteburu honetan, Bizkaiko txapelketaren baitan. Ermuan egiten den hamabigarren edizioa da, ez jarraian egindakoa, Betiondo kirol gunea eraiki izan den urteetan etena egin baita, proba egin gabe. Lasterketa goizeko hamar eta erdietan hasiko da eta horretan parte hartu ahal izango dute benjamin aurre, benjamin, alebin, infantil eta kadete mailako korrikalari gaztetxoek, mutiko nahiz eta neskatoek. Antolatzaileek bi zirkuitu prestatu dituzte, txikiak 600 metroko luzera du eta, aldiz, handiak 900 metrokoa. Horiei itzuli bat edo gehiago eman beharko diote parte-hartzaileek kategoria eta adinaren arabera. Ibilbide teknikoa da, indarra eskatzen duena, maldak eta jaitsierak baititu, baina dibertigarri eta oso ikusgarria jarraitzaileentzat.

Aurre-benjaminen izen-emate orriak, Bizkaiko Federazioan nahiz Ermuko Atletismo Klubean dituzue eskuragai, horiek behera ekarri eta beteta ekarri ditzakezuelarik. Izen-eman ahal izango da baita lasterketak hasi aurretik idazkaritzan bertan. Datu guztiak eta informazio osagarria ikusteko joan www.atletismoermua.com webgunera.

Proba iragartzen duen kartela pdf formatoan, ibilbideak eta kategorien berri zehatzarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira