A. Hernández Hoogerheidera doa ilusioz eta sasoia berreskuratu ondoren

31.01.14
Kirolak

Aitor Hernández (Specialized-Garmar) Munduko ziklokros txapelketa jokatuko du asteburu honetan Holandako Hoogerheide herrian. Ermuarrak Pascual Momparler selekzionatzailearen konfidantza eta deia jaso dituenez, estatuko elastikoaz korrituko du igandean Holandan.

Aitorrentzat urteko lasterketa garrantzitsuenetakoa da, Espainiako txapelketarekin batera, ohiartzun eta entzute handia bitute hedabideetan. Hernándezek iaz bere kabuz joan zen munduko proba jokatzera Estatu batuetara eta marka ona lortu zuen, hogeita hirugarren postuan sartu baitzen helmugan. Aurtengoan, emaitza horren pareko bat lortzea gustatuko litzaioke nahiz eta oso zaila isango duena jakin badakien, europan eta tradizio handiko lurraldean jokatzen delako. Lasterketa amaitzen duten lehen 25. artean sartzea ontzat hartzeko moduko emaitza izango da.

taldean ilusio handia dugu guztiak. Lokatza badago, gakoa ondo irtetean egongo da eta erortzen dire korrikalariak ekiditea, montaioan ez amaitzeko eta jokoz kanpo ez geratzeko. lehenengo hogeita bosten artean sartuko banintz ontzat emango nuke, nolanahi iazko postua hobetzeko lan egingo dut gogotik. badakit ez dela batere erraza izango, onenak egongo batira proba honetan korritzen. Ikusiko dugu.

Ondoren Specialized-Garmar taldekoak 3 proba korrituko Belgikan, aurtengo denboraldiari amaiera emateko. Laburbilduz, datozen lasterketak nazioartean korrituko ditu Aitorrek kirolari onenekin, ikasten eta garatzen jarraitzeko asmoz. ea sorterik duen eta maila erakusteko paradarik izaten duen. Zorte on!

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira