Liburutegiak ‘senidetutako’ zebitzu belgikarra ezagutarazteko haren argazkiekin erakusketa jarri du

04.02.14
Udal Liburutegia

Ermuko udal Liburutegiak eraikinaren sarreran argazki erakusketa jarri du, Belgikako Tielt-Wingeko liburutegia gure artean ezagutzera emateko xedez. Ermuko Liburutegia pareko belgikar zerbitzuarekin senidetuta dago azaroaz geroztik, NAPLE Sister Libraries europar elkartearen bitartekaritzari esker buruturiko eragiketan.

Ekimen hau estreinakoz egin da aipatu liburutegi horrekin elkarlanean. Senidetasun hitzarmenean jasotakoari jarraiki aipatutako aldizkako harremanei eta esperientzia-trukeari hasiera eman diogu. Gainera, hango liburutegian gure liburutegi eta herriko argazkien erakusketa jarri dute, herri bietako biztanleok elkarren berri izan eta ezagutzerik izan dezagun.

Tielt-Winge Belgikako Flandestar eskualdean kokatuta dagoen 10.000 biztanle inguruko herri bat da. Bi dira hizkuntz ofizialak: frantsesa eta holandarra, eta honez gain herriko biztaleek ingelesa ere badakite. Herri hau lau nekazaritza-barrutik osatzen dute (Tielt, Sint-Joris, Meensel-Kiezegem eta Houwaart). Bi liburutegi dituzte Tiel-Wingen, nagusi bat eta haurrentzako zerbitzuak eskaintzen dituen beste bat.

Kultura Ministerioko Liburutegien Lankidetzarako Zuzendaritza-orde Orokorrak koordinatzen du NAPLE Foruma eta horren kide dira udal liburutegi publikoak garatzeko estatu agintariak eratutako elkartea. NAPLEren helburuak Europan kooperazioa, lankidetzaren koordinazioa eta udal Liburutegien garapena dira.

NAPLEren ekimenetako bat errealitate eta interes berdinak dauzkaten europar hiri desberdinetako liburutegi publikoen arteko senidetze hitzarmenak sinatzea da.

Lotutako albisteak

Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
17.12.25
Liburutegiak aste honetan hasiko du azterketen ordutegi berezia

Azterketen garaiko ordutegia aurreratu du, zeina abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra izango den
Imagen
16.12.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa izango Liburutegian

‘Arratsean kontu-kontari’ saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko