Ermuko V. Duathloiak denboraldi berri eta euskal-nafartar egutegiari hasiera emango dio

05.02.14
Kirolak

Ermuko Ostots Triatloi Kirol Klubak herriko bosgarren duatloi proba antolatu du aste honetak -otsailren 8ko- larunbatean jokatuko dena. Denboraldiko lehenengo proba izango da euskal eta nafartar egutegiaren barne. Proba bikoitzaz gozatzeko aukera izanen dugu: goizeko 11etan duatloi txikian parte hartuko duten benjamin, alebin eta infantilekin eta arratsaldez, kirolari helduekin. Bigarren horretan, antolatzaileek ehundaka parte hartzaile baino gehiago biltzea espero dute. Ostots taldeak duatloi proba konbinatua antolatu du, otsailaren 8an jokatuko dena, arratsaldeko 4etatik aurrera. Ostotsek antolakuntzan gure Udalaren, UKEren, Triatloi federazioaren laguntza du. Proba hori Euskadiko txapelketaren barne txertatuko eta horretarako baliagarri izanen da. Probak oinez eta bizikletaz gaineko lasterketak uztartuko ditu. Kirolariek oinez eta bi zatitan guztira 5 kilometro bete beharko dituzte, aldiz, bizikleta gainean 20 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, amaitu aurretik beste 2,5 kilometro korrituz. Probari hasiera emango zaio arratsaldeko lauretan. Trantsizio gunea Orbe Kardinalaren plazan egongo da.

Duatloi honetan triatloi lizentzia indarrean dutenek pertsonek bakarrik korritu ahal izango dute federaturik ez dauden pertsonen izen-emateak ez baitira onartuko. Izen-emateak Euskadiko Triatloi Federazioaren webgunearen bidez egin behar dira. Izen-emateak 25 euro balio du eta gehienez ere 190 kirolari onartuko dira. Antolatzaileek ia 2000 euro banatuko dituzte saritan. Eta kirol materiala eta opariak zozketatuko proba amaitzen duten guztien artean.

Probaren inguruko zehetasun eta argigarri guztiak Ostots Klubaren eta Bizkaiko Federazioaren webgunetan dituzue.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira