‘Vaivén Producciones’ ‘Terapias’ antzezlana dakar Ermua Antzokira

05.02.14
Ermua Antzokia

‘Vaivén Produccioness’ enpresak ‘Terapias’ antzezlana dakar Ermua Antzokira aste honetan. Ikuskizuna ostiralaren gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrera bakoitzak 10 euro balio ditu eta jada eskuragarri daude aurrez aldeko salmentan Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta bere webgunean. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean, edo emanaldia hasi artean Antzokiko takilan bertan. Ia ez da sarrerarik geratzen. Antzezpenean Mikel Losada, Dorleta Urretabizkaia, Ane Gabarain, Ana Pimenta, Mikel Laskurain, Kepa Errasti y Asier Oruesagasti antzezle ezagunek lan egiten dute eta ikusmina piztu du.

Lana Christopher Durangk idatzi du eta zuzendari lanak Rafael Calatayud egiten ditu. Antzezpenak laurogeita hamar minutu inguru irauten ditu.

Sinopsia

Prudenek Oscar ezagutzen du gizon perfektua aurkitzeko eta bere inperfekzio obsesiboak gainditzeko ahaleginetan. Oscarrek Pruden ezagutzen du bere bisexualitate korapilatsua asetzeko eta bere emozioak agerian uzteko. Bien erdian Teo dago, Oscarren senargaia, hirukia zailagoa eginez. Hirurak bakoitza bere psikoanalista xelebreak aholkatuta daude: Bornikoff eta Martone doktoreak, beraien terapien bitartez azken muturreraino eramango dituztenak.

Lotutako albisteak

Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
22.04.25
Antzokiak ‘The Alto Knights’ eta 'Los Aitas' filmak proiektatuko ditu aste honetan

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira
Imagen
15.04.25
"Lee Miller" eta "Una ballena", Ermua Antzokiko zine egitarauan

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa