Irakurketa Erraza (IE) zabalduko duten pertsonei zuzendutako tailerra

05.02.14
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak eta Udal Gizarte Zerbitzuek gure herrian Irakurketa Erraza (IE) zabalduko duten pertsonei zuzendutako tailerra antolatu dute.

Tailerrean parte hartzeko gonbitea Irakurketa Errazaz baliatu daitezkeen kolektiboekin (hirugarren adinekoak, adimen-minusbaliotasuna duten pertsonak, alfabetatzeko prozesuan dauden etorkinak, ikasteko arazoak dituzten jazteak, gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden kolektiboak, etabar.) lan egiten duten pertsonei luzatu zaie .Beraiek baitdira baliabide hau ezagutzeko, practican jartzeko eta emaitzat frogatzeko pertsona egokiak.

Irakurketa Erraza irakurketaren bidezko irakurleen demokrazian eta integrazio sozialean oinarritzen da. Irakurtzeko edo ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonak irakurketara hurbiltzea du helburu. IEk kolektibo hauek kultura, irakurketa eta informazioren munduan sartzea ahalbidetzen du.

Tailerra otsailaren 5ean eta 7an izango da eta Blanca Matak - baliabide honen sustatzailea Euskadin -emango du. Jorratuko dituen gaiak IEko irakurketa klubetako dinamizazioa, materialak sortzea IE erabiliz eta koletktibo bakoitzaren berariazko ezaugarriak izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"