Aitor Hernández hamaseigarren helmugaratu da Maldegem

06.02.14
Kirolak

Aitor Hernándezek (Spezialized-Garmar) Mundu txapelketaren ondorengo nazioarteko birari ekin dio eta hamaseigarren postuan helmugaratu da Maldegem herrian (Belgikan) jokatu izan duen lehen lasterketan. Emaitza ona da, lasterketa C2 kategoriakoa izan dela eta Sunweb-Napoleon taldea ez ezik txirrindulari handienak bertan egon direla kontutan hartuta.

Lars van der Haar eta Jeremy Powers bikotea lasterketa apurtzeko lanean aritu dira hasieratik, nahiz eta ez duten lortu. Jarraian Sven Nysek erritmoa igo eta erasoa jo du taldeko indartsuenak lasterketa buruan utziz: Tom Meeusen, Niels Albert eta Nys bera. Albertek amore eman zuen lasterketak aurrera egin ahala , eskuturreko arazoak ez baititu gaindituta, eta Nysek Meeusen atzean uztea lortu du, arazo larregirik gabe.

Hernandez ermuarra lanean aritu da aurrean ibiltzeko, lehenengo hamabosten artean sartzeko asmoz. Azkenean ez du lortu, erorikoa ere izan baitu, nahiz eta garrantzirik gabekoa izan. Amaieran Aitorrek honakoa esan digu: “Aurreko egunetan baino hobe ibili naiz, lehen hamabosten artean egon nahi nuen baina area egon den zonaldean lurrera joan nahiz eta hainbat posizio eta aukera galdu ditut. Erorikoa ez da ezer garrantzitsua izan, azalekoa, eta postuak errekuperatu eta txirrindulariak aurreratu izan ditudan arren ezin izan dut Larrinagarekin bat egin. Gaurko sentsazio onak egun bateko lore ez direla ziurtatzeko lanean jarraitu behar dut, denboraldiari amaiera emateko sasoi betean”.

Aitor ziklokroseko kirolari onenekin leian arituko da asteburuan, denboraldiari amaiera jartzeko C1 maila duten beste bi probatan jokatuko baititu.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira