Ermuak udal baliabideen %20 enplegura bideratu izan du azken urteetan

07.02.14
Erakundea

Ermuak udal baliabideen ia %20 enplegura bideratu izan du azken urteetan. Hau da, Udal Aurrekontuetatik 4 milioi bideratu izan ditu akzioak gauzatzera, krisi ekonomikoaren eraginez azken urteetan hain kaltetua izan den sektorera. Enplegua sortu edo piztera laguntzea helburu izan duten akzioetara zuzenduta, hain zuzen ere.

Jokabide eta dirua banatzeko irizpide hori ez da berria Ermuko Udalean. Udalak herriko sustapen sozioekonomikoa eta herritarren heziketaren alde egiteko erabakia hartu baitzuen orain dela 25 urte baino gehiago, lan mundura bueltatzen laguntzako. Udalak enplegua eremuan eskuduntzarik izan ez arren, hasieran Enplegu, Trebakuntza eta Sustapen Ekonomiko alorra eratu zuen, gaur eguneko Toki-garapen Alorrean bilakatu dena. “Udalak jarduera mantendu eta areagotzeko diru-kopurua gehitu egin du. Milioi bat euro inguru udalak jarritako dirua da eta beste organismo batzuetatik datorren diru-ekarpenari esker, 4 milioi eurotaraino igotzea lortu dugu. Nahiz eta krisi garai honetan diru-laguntzak nabarmen gutxitzen joan”, gehitu du Carlos Totorika alkateak.

Toki-garapen alorra lanean ari da, besteak beste, trebakuntzan, ekintzaileen arretan,  enpresekin elkarlanean, jarduera zehatzen bidez industria-lurzoruaren kudeaketan eta tokiko merkataritzaren sustapenean.

Udalaren apustua garbia da eta azken urteetan berrikuntza sozial, ekonomiko eta hirigunekoa bultzatu ditu, baita ehun ekonomikoa balio erantsi altuko sektore teknologikoetara jausia eman eta dibertsifikatu dadin. Teknologi berrien aldeko apustu egin dugu Ermua, nahiz eta jakin emaitzak epe luzean ez ditugula igarriko. "Enplegua, erabakiak hartuz eta arriskatuz lantzen da. Posible egin behar dugu Ermua leku erakargarria izatea enpresek eta ekintzaileentzat, bertara etorri edo bertan geldituz proiektuak gara ditzaten eta horretarako azpiegitura egoki batzuk beharrezkoak dira. Baldintzak sortu behar dira”, Totorika alkateak adierazi duenez.

Enplegu planei dagokienez, Ermua horrelako ekimenak abiaraztean aitzindari da, horri esker azken hogei urteetan trebakuntza jaso eta enplegua lortu duten herritarren kopurua altua izanik. Eskualde planari dagokionez, bai Mallabiak bai Ermuak heziketa planak eta eremu desberdineko kontratazioa eskaintzen dituzte eta auto-enpleguarekiko beste akzio erlazionatuak ere eginen dituzte, baita gizartetik kanpo geratzeko arriskuan dauden gazteei zuzendutako kontratazio ekintzak ere. Totorikaren esanetan, "gure zonaldeko enpresen beharren diagnosi eta azterketak maiz egiten ditugu, jasotako beharrei egokitutako heziketa eskaintzeko".

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da