Laguntza behar dutenei etxean atenditzeko ikastaroa aurrera doa
Gurea bezalako gizarte garatuetan, zaintza lanak familiaren barne, zahartzaroari, gaixotasun kronikoei eta dependentzia kasuei, emakumeen egoera laboral eta sozialaren aldaketei, familia ereduen aldaketei eta migrazio mugimenduen areagotze edo dibertsifikatzeari loturik egoten ohi dira.
Agerikoa da azken urteetan, norbere autonomia mantentzeko zailtasunak dituzten pertsonei etxean bertan atenditzeko eskaerak gora egin duela. Eskari horri erantzuten ari zaio gehien bat emakumeek, horretan lan merkaturatzeko zirrikitu eta aukera ikusten baitute. Dena den, autonomiarik ez duten pertsonak atenditu eta zaintzeak ezagutza eta trebetasun espezifiko batzuk edukitzea eskatzen du, batez ere inolako mugikortasunik ez, gaixotasun psikiko eta geriatrikoak, edo portaera aldaketak dituzten pertsonekin lan egiten bada.
Horren harira gure udalak ikastaroa prestatu du, gure gizartean tradizioari jarraiki etxe bakoitzeko emakumeek eskuetan uzten zen egitekoa “profesionalizatzeko’ eta etxean atenditzeak eskatzen dituen esku-hartze metodoak ezagutarazteko. Trebatze ikastaroak 65 ordu hartzen ditu barne, abenduaren zubi ostean hasi eta otsaileko hilabete honen amaierarekin bukatuko. Ikastaro hori ‘Sasoia tercera Edad’ izeneko enpresaren langileak ematen ari dira, udaleko adituekin batera, Izarra Centren eraikin zaharrean. Laburbilduz, trebakuntza eta enplegu bilaketa aktiboa sustatzeko helburuaz, herriko hamazazpi emakume ari dira ikastaro eta programa honen barne parte zuzena hartzen.
Guztiak gizarte nahiz lan merkatuan txertatu ahal izateko ibilbideak jorratuz.
Ikastaroak eduki teoriko nahiz praktikoak hartzen ditu barne, hain zuzen ere ondorengo atalak ukituz:
- Zaintza lanak familian eta dependentzia egoeratan.
- Oinarrizko zaintzak etxebizitzan bertan: higiene eta osasunaren ataleko beharrak.
- Giza eta komunikazio gaitasunak, dependentzia duten pertsonak zaintzerakoan.
- Portaera-desorekak eta etxean eman daitezkeen egoera zailak maneiatzea.
- Zaintzailearen zereginak etxebizitzan.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte