Zuretzat piropo bila…!

14.02.14
Euskara

Ermuko Euskara Sailak zazpigarren Piropo Lehiaketa antolatu du. Honen helburua ermuar guztion artean euskararen erabilera, modu sortzaile, adierazkor, ez-sexista eta ludiko batean bultzatzea da.

Ekimen berri honetan parte hartu nahi duenak euskaraz idatzitako piropoak aurkeztu besterik ez du egin behar. Horretarako, liburutegian kutxatxo bat jartzeko asmoa dago. Parte hartzaileek papertxo batean euskarazko piropoa idatzi behar dute. Horrekin batera, adina eta berarekin harremanetan jartzeko telefonoa ere adierazi behar ditu. Guztia paperean idatzi eta gero, papera kutxatxoan sartu beharko du. Lehiaketa honetan parte hartzeko beste bidea piropoa euskara@udalermua.net posta elektronikora bidaltzea da edota Whatsappa ondoko telefonora: 616 02 75 85

Sariak; bi kategoria izango ditugu

  • 18 urte beherakoentzako saria: 100 euroetako erosketa-txekea.
  • 18 urtetik gorakoentzako saria: Bi pertsonentzako La Perlako Sasoian Jartzeko Talaso Zirkuitua, Masajea Aromaterapiarekin eta Dastatzeko Menua "La Perla" Jatetxean.

Piropoak martxoaren 7ra arte aurkez daitezke. Ondoren epaimahaiak piropoak aztertu eta erabakia hartuko du. Horretarako kontuan hartuko du, besteak beste: originaltasuna, sormena, luzeera, itzulpena edo moldaketa ez izatea eta iraingarria edo sexista ez izatea. Euskara Sailetik ermuar guztiak lehiaketan parte hartzera animatu nahi ditugu. Argibide gehiagorako, ikus deialdiaren oinarriak eta horretarako joan eta saka beheko informazio gehiago izeneko loturaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko