Gardentasunarekiko gehien konprometitua dagoen udalen artean dago Ermukoa
Ermuarrok gardentasunari garrantzia aitortzen diogu eta agerian geratu zen Udalak abiarazitako parte-hartze prozesuan, lehenetsitako gaien artean definitu bitzen, udalak jarduera horietara zentratzeko eskatuz. Hortaz, gardentasuna hiritarrak kezkatzen gaituen gai nagusietako bat da, zeina ‘’hiru urte baino gehiago lantzen diharduguna udaletxean, Totorika alkateak adierazi duenez, “legeak hartara behartu baino lehen”. “Hiritarrek informatuta egoteko eskubide dutela uste dugu eta, gainera, eraginkorragoak izatea eta lan egiteko aukera ematen digu", gehitu du Carlos Totorika alkateak. Gardentasuna herritarrek jakiteko eskubidearekin lotuta dago, eragiten dieten erabakien gainean aski informaturik egoteko eskatzen dutelako. Udalak egiten duen jardueren inguruan eta Ermuko herritarrek eskura ditzaketen zerbitzu eta prestazioen inguruan, Udala herritarrengana hurbiltzen jarraitzeaz gain; zuzentasun soziala eta eraginkortasun ekonomikoa lortzeko asmoz.
Helburu hau betetzeko asmoz, Espainiako Udalek herritarrekiko eta, orokorrean, gizarte osoarekiko duten benetako gardentasun eta informazio indizea ezagutze aldera, Transparencia Internacional Espainia izeneko gobernuz kanpoko erakundeak (www.transparencia.org.es) Udalen Gardentasun Indizea (UGI) abian jarri zuen. Orduko horretan garatutako metodologiara moldatuta gure udal webgumean atal berria moldatu genuen 2012ko irailean. Indize hori 80 adierazlek osatzen dute. Ondoren azaltzen diren sei ataletan banaturik: Udalbatzarrari buruzko informazioa, Udalak herritarrekin eta gizartearekin duen harremana, Ekonomia- eta finantza-gaien gardentasuna, Zerbitzu kontratazioetan gardentasuna, Gardentasuna hirigintza eta herri-lan gaietan, Gardentasun-lege berriko adierazleak.
2013ko urtarrilaren amaieran, 14 adierazle berri gehitu ditugu, udal jardueren informazioa eta egiten diren zerbitzuak emateaz gain, udaletxe honen kudeaketa ekonomikoko benetako erradiografia –fidela- eskaintzen dutenak. Ermua Udalako datuek 80 adierazletik 76 oso osorik eskaintzen ditu.
Herritarrek proposatutako akzioak
Saioetara bertaratu ziren herritarrak, gardentasuna hobetzeko akzio desberdinak proposatu zituzten. Proposaturiko gauzen artean Udalbatzaren bilerak zuzenean emititzea zegoen, horretarako, aurtengo Aurrekontuetan diru kopuru bat gordeko da helburu hau betetzeko, zuntz optikoagatik edo Internetetik Udalbatzarraren osoko bilkurak emititzeko. Gogoratu beharra dago, Udal honek jada argitaratzen dituela udal-webgunean Udalbatzarren aktak, bozketen emaitzak eta soinu artxiboak (grabazioak) ere. Horretaz gain, bilkuran hartutako akordioetako transkripzioak eta bozketa bakoitzaren emaitzak ere agerian eta denon esku jartzen ditu.
Aurrekontu xehetasunak ere osorik ematen dira argitara, soldatak barne, udal-webgunean jada Udalaren kudeaketa ekonomiko eta finantzarioarekin loturiko informazio guztia argitaratzen da, hiritarrek ezagutu dezaten biltzen den diru kopurua, hori zertan gastatzen den eta zertan inbertitzen den zergen bidez jasotako dirua. Honi gehitu behar zaio udaletxearen plantila organikoarekiko informazioa ere ematen dela euskarri berean, lanpostu-zerrenda eta pertsonal guztiaren ordainsariekin bat.
Horiek horrela, azpimarra behar da azken hamar urteetan zehar Udalak barneko kudeaketan hobetzeko xedez egin duen bide eta ahalegina, zaratarik gabe, zorrotz eta etengabe, alegia. Gardentasun-lege berriak ezarriko duenera hainbat urte aurreratuz, gardentasunari buruzko atal oso eta propioa argitara emanda.
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena