Betiondo kiroldegiko estalkia lehenbailehen konpontzeko elkarlanean ari dira Udala eta UKE

17.02.14
Erakundea

Azken ostiralean jasandako haizeteak Betiondo kiroldegiko estalkian eragindako kalteei lehenbailehen aurre egiteko elkarlanean ari dira Udala eta UKE, Udal Kirol Erakundearen gerenteak gaurkoan aditzera eman duenez.

Udal arduradunek une honetan kirol eraikin horren estaldura lehenbailehen leheneratzeko dituzten aukerak aztertzen ari dira. Kalteen larritasuna ikusita, seguru asko suntsitutako estalkia osorik aldatu eta berri bat egin beharko da. Jada eskatu diren aurrekontuen arabera estalki berria egitearen kostua ehun mila euro (100.000€) inguru izango da, horren barne izanik suntsitutako estalkia desmuntatu eta erretiratzea eta berria muntatzea.

Aldi berean, larunbataz geroztik, zati gehiago soltatu eta kalte larriagoak gertatzeko arriskuaren aurrean UKEren enkargu eta eskariz enpresa aditu bateko langileek ostiralean haize bortitzak altxaturiko materiala jaso eta erretiratu dute asteburuan zehar, lan horiek egin ahal izateko laurogei metroko altuera iristen den garaiaz baliatu direlarik. Udaleko eta kontratatutako enpresen hainbat langileak asteburuan zehar jota-ke lanean ibili dira haize bortitzen eraginez teilatutik behera etorritako material isolatzaile guztia jasotzen.

Azken bi egunetan eraikinaren kanpoko aldean egin diren lanez gain, barruan ere jardun izan dute eta gaur bertan obra hasi aurreko lanei ekin diete, teilatu azpitik eta barruko aldetik sarea jarri baita langileek segurtasunez lan egin dezaten. Horrez gian, ostiral arratsaldean bertan, meteorologi iragarpenak euri zaparrak izan zitezkeela adierazten zuenez, UKEko langileek toldo sistema batez baliatuz ‘bainera moduko’ 500 metro karratuko babesgarria prestatu zuten, berotegi edo hazitegietan erabiltzen diren plastikozko bobinak erabilita, pistako zura babesteko, busti eta alperrik galdu ez zedin. Eraikin estalki gabe geratzean, pista eguraldiaren eraginei aurre egiteko babesik gabe geratu baitzen eta, larunbat arratsean, hainbat zaparra izan zen eta tartean, txingorra ere bai.

UKEk Aritzmendi pilotalekura lekuz aldatu ditu ikastetxeetako jarduerak eta eskubaloi txikiko entrenamendu saioak

Azkenean, ura bildu eta erretenitzeko mekanismoak bere eraginkortasuna erakutsi zuen likidorik gehienari eusteko gauza izan baitzen, bi lekutan izandako salbuespenarekin. Bustitakoa ez da asko, baina ikusi behar zuraren gain eraginik duen ala ez.

Aseguru-etxeak kalteen ebaluazioa egin bitartean, UKEk aldi batez eta egoera konpondu bitartean Aritzmendi pilotalekura lekuz aldatu ditu ikastetxeetako jarduerak eta eskubaloi txikiko entrenamendu saioak. Eskubaloi txikiko partidak Anaitasun Ikastolako kantxan joka daitezela proposatzeko asmoa du, frontoia eta Miguel Angel Blanco kiroldegiak ez baitute modalitate horretako kantxaren marrak pintaturik. Nolanahi ere, aukera hori zehaztu gabe dago lerro hauek idatzi ditugunean, proposatu eta onartu beharko baitute inplikatutako alderdiek.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena