Fco Javier Irigarayren
Aukera Berdintasuneko udal sailak hautatu du Martxoaren 8ko , Emakumeen Nazioarteko Eguneko kartela, aurtengo kanpainaren irudi eta euskarri izango dena. Kartela Francisco Javier Irigaray Lorea gasteiztarrarena da eta ‘A pesar de todo’ titulua du. Egileak lehiaketako saria eta dirua Vicente Ferrer Fundazioari ematea eskatu die antolatzaileei. Sailak emaria egiteko autorearen eskaria ontzat eman du eta erabakiak eskuzabaltasuna eta konpromiso soziala erakusten dituela azpimarratu du. Epaimahaia berdintasunaren eta artearen eremuko bost pertsonek eratu zuten, 4 emakumek eta gizon 1, aurreko ostegunean bildu eta erabaki hartu zutenak.
Lehiaketan garaitu den lanaren titulua esan bezala ‘A pesar de todo’ da. Irudi deigarria eta zirraragarria da, orijinala, argia eta itxuran apala, zeinak agerian jarri nahi du emakumeek bizitzaren edozein eremutan izaten dituzten oztopo eta zailtasunak, gure gizarteak oraindik orain sexismoaren eta diskriminazioaren ukituak dituelako. Egileak emakumeei “guztiaren gainetik eta beti ere” aurrera egiten jarraitzeko mezua luzatzen die egileak, bidean txintxeta asko aurkitu arren, amore eman gabe, gizarte berdin batean bere lekua lortu artean.
Francisco Javier Irigaray Lorea bere kasa ikasitako autodidakta da, lehiaketetara afizionatu gisa aurkezten dena duela lau urtetik hona. Aurten lehen sariak eskuratu ditu Inauteriko beste lehiaketa bitan, Gasteizkoan eta Badajozekoan. Eta baita Comisiones Obreras sindikatuak Nafarroan zabaldu duen emakumeenganako biolentziaren kontrako kanpainan.
Kartela Ermuko lehiaketara aurkeztu diren beste hamalauren artean hautatu da, antolatzailearen ustez maila altua izan delarik. Kartelak aurkeztu dituzte lau gizon eta bederatzi emakumek. Hamahiru parte hartzaileetatik lau ermuarrak izan dira eta gainerakoak kanpokoak. Lurraldeen arabera, gehienak Bizkaikatarrak izan dira -8 partaide-, Gipuzkoarrak 4, eta Arabar eta Nafartarrak bana. Berdintasun alorrak eskerrak ematen dizkie eta hurrengoetan ere parte hartzera animatzen. Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak bildu eta erakusketa jarriko da martxoan, Emakumearen topagunean.
Lotutako albisteak

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan