Martin Scorsesen azkenak ‘El lobo de Wall Street’, otsaileko zine komertzialari amaiera emango
Asteroko zineklubak hasiera emango die Ermua Antzokiaren aste honetako zine emanaldiei. Ostegunean ‘Asier eta biok’ titulukoa ikusi ahal izango dugu, dokumental honen zuzendaritza Aitor Merino aktoreak eta bere arreba dira, elkarlanean egin baitute. Lan zintzoa da, txikitatik Aitorrek eta Asier Aranguren lagunak mantendu izan duten adiskidetasun harremana azaltzen ahalegintzen da, Aranguren ETAko militante egin baita, erabaki hori hartzera zerk bultzatu duen argitzen ahaleginduz, Aitorri berari horren zergatia ulertzea zaila egiten baitzaio. Dokumentala ausarta da, bizia, ziur aski beharrezkoa eta horretara aurreiritzirik gabe ikustea komenigarria dena, euskal gatazkaren gakoa eta adiskidetasuna zertan diren ulertu ahal izateko. ‘Asier eta biok’ iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko da jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin.
Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko ‘Obra 67’ titulukoarekin, David Sainzen filma berezia da. Zuzendari hau ospea lortu zuen Malviviendo filma grabatu ondoren, aurrekontu oso gutxiko lana internet bidez ikustekoa zena eta ahoz aho izugarri zabaldu eta arrakasta mediatikoa lortu zuena. Davidek pantaila handira eta zinera jauzia egin du eta tragikomedia beltz honetan bizirik dirauen talde baten gorabeherak kontatzen ditu, horiek kide baten aita txaletetako lapur gisa lortutako prestigioa erabiltzen dute, bizitza miserablea hobetu nahian. Obra 67 aurrekontu urriko filma bat izaten jarraitzen du, talentua, ingenio eta lana uztartuz gauza duinak eta honakoa bezalako harrigarriak egin daitezkeela erakusten du. Larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarrak eta laurdenetan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren eskaintza zinearen Martin Scorsese zuzendari handiaren azken lana da: ‘El lobo de Wall Street’. Obra 67 aurrekontu txikikoa bada, El lobo de Wall Street beste muturrean dago, oso garestia izan baita. Produkzio handia da, aberasteko oztopo moral ez legalik ez dagoela uste dutenen gehiegikeriak kontatzen ditu. Aktore protagonistak Leonardo DiCaprio eta Matthew McConaughey dira eta Oscar sarietarako bost izendapen dituzte, tartean filma eta zuzendari onenarentzat. Filmak Jordan Belfort poltsa korridorearen benetako historia kontatzen du, zeinak hain arrakastatsua zen Wall Street-eko otsoa goitizenaz bataiatu zuten. Filma hipnotikoa da, Scorseseren lan onenen mailakoa. ‘El Lobo de Wall Street ikusteko aukera izanen dugu larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko 7etan. Proiekzio orduak ordu erdi aurreratu ditugu, oso luzea delako.
Azkenik, haurrentzako saioan eta igande arratsean, ‘El Caballero Don Latón’ ikusi ahal izango dugu, 5etatik aurrera. Animazioko pelikula alemaniarra da, zeina hauts asko harrotu dituen herrialde hartan. Don Latón zaldun harroa baina zintzoa da, erreinu magiko batean bizi dena, non biztanle guztiek txatarraz eginak dauden. Zaldunari gauzak ondo joan zaizkio bizitzan, baina joera aldatu egingo da eta bere bizitza erraz eta gozoa merezi duenaren balioa frogatu beharko du.
Argibide gehiagorako, ikus Antzokiaren mikrositea.
- Zine-kluba: ''Asier eta biok''
-
- Filmaren fitxategia
- Zine komertziala: ''Obra 67''
-
- Filmaren fitxategia
- Zine komertziala: ''El Lobo de Wall Street''''
-
- Filmaren fitxategia
- Haurrentzako zinea: ''Don Latón''
-
- Filmaren fitxategia
Lotutako albisteak

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa