Manikeria Eskolak bi ikerketa proiektu aurkeztuko ditu Osalanek antolaturiko jardunaldian

19.02.14
Ekonomi Sustapena

Toki-garapeneko alorraren barne dagoen obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineria erabiltzen ikasteko Eskolan gauzatu dira iaz gauzatu zituen bi ikerketa proiektuak jendaurrean aurkeztuko ditu datorren astean. Aipatu ikerketa proiektuok Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, ‘Osalanek’ esleitu eta diruz-lagundu zituen, 2013ko urtealdian 60.000 euro eman zielako. Bi proiektuak Lan-arriskuen prebentzioaren eremukoak dira. Ermuko makineri eskola ofizial eta homologatuko lankideek Osalan institutuak antolaturiko jardunaldia otsailaren 28ko ostiralean gauzatuko da Bilbon. Jardunaldia entitateko Izaskun Urien zuzendari orokorrak ireki eta itxiko du. Gure lankideek berrogeita bost minutu izango dituzte proiektuen eta prozeduren laburpena aurkeztu, orokorrean ezagutu daitezen.

Diruz lagundutako eta ostiralean aurkeztuko dituzten proiektuak ondorengoak dira. Lehenengo proiektua Lan-arriskuen prebentzioaren atalean makineriarekin prozedura seguruak garatzeko metodologi didaktiko zientifikoa lantzean datza. Horretarako 20.000 euro esleitu direlarik. Proiektuaren helburua lurrak segurtasunez mugitzeko teknika operatibo eta prozedurak garatzea da.

Bigarren proiektuari jarri zaion izena errealitate birtualeko softwarea egokitzea izan da. Proiektuari 40.000 euro esleitu zaizkio. Bere helburu nagusia lurrak mugitzeko eta ateratzeko makineriarekin lan egiten duten langileentzat, errealitate birtualeko softwarea diseinatzea eta egokitzea da, lan-arriskuak prebenitzeko.

Ermuan dugun obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineria erabiltzen ikasteko eskolan tailerrak, ikasgelak, berariazko materiala, Izarra Zentroko azpiegitura eta Artamendiko praktika eremua ditu. Eskola honek hamasei makina eta bost ibilgailu ditu. Eta baita horiek erabiltzen irakasteko eta langileak trebatzeko erabiltzen diren simuladore birtualak ere.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat